Piazza Armerina
Piazza Armerina (sizilieraz: Chiazza; galo-sikulo dialektoan: Ciazza) Siziliako erdialdeko Ennako probintzian dagoen Italiako udalerria da. 2013an 22.077 biztanle zituen[1]. Lehenago, Ennako probintzia ezarria ez zegoenean, Caltanissettako komuna bat zen. Ospetsua da Villa del Casaleko mosaikoengatik. 1997an UNESCOk Villa del Casale Gizateriaren Ondare izendatu zuen[2].
Piazza Armerina Piazza Armerina | ||
---|---|---|
Italiako udalerria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Italia | |
Eskualdea | Sizilia | |
Free municipal consortium | Free Municipal Consortium of Enna | |
Izen ofiziala | Piazza Armerina | |
Jatorrizko izena | Piazza Armerina | |
Posta kodea | 94015 | |
ISTAT kodea | 086014 | |
Herriburua | Piazza Armerina | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 37°23′N 14°22′E | |
Azalera | 304.54 km² | |
Altuera | 697 m | |
Mugakideak | Assoro, Caltagirone, Mazzarino, Pietraperzia, Raddusa, San Michele di Ganzaria, Mineo, Aidone, Barrafranca, Enna, Mirabella Imbaccari, San Cono eta Valguarnera Caropepe | |
Demografia | ||
Biztanleria | 20.642 (2023ko urtarrilaren 1a) −1.133 (2018) | |
Dentsitatea | 67,78 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Telefono aurrizkia | 0935 | |
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | |
Hiri senidetuak | Canelli | |
Katastro kodea | G580 | |
Sailkapen sismikoa | 2 (Ertaina) | |
Matrikula | EN | |
comune.piazzaarmerina.en.it |
Historia
Historiaurrea
Giza aurkikuntzarik antzinakoena Goi Paleolitotik dator, ziuraski azken epigravettiar lurraldera, Ramatako barrutian aurkitua Pergusa herrixkatik gertu, baina oraindik Piazza Armerina lurraldean. Noizbehinka, presentzia neolitiko bat aurkitu da lurraldean, baina, benetan, Navone mendiaren tontorrean frogatua dago, non indusketak egin zituztenek, Stentinelloko faziese inprimatutako zeramika zati ugari aurkitu zituzten.
Metal Aroko ondo behatutako eta interpretatutako atestazio bakarra Manganello mendiko txabolen herriarena da, non gizakia Antzinako Brontzearen lehen etapetatik Erdi Brontzearen lehen etapetara arte finkatu zen. 2000ko udan, Ennako BB.CC.AA. Superintendentziak gune arkeologikoa ikertu zuen, antzinako etxolen hondakinak eta zeramika zati ugari argitara ateraz.
Antzinaroa
Navone mendiko aurkikuntza numismatikoetatik, hiritik ez oso urrun, hemen greziar asentamendu bat egon zela uste izan daiteke, beharbada Gelako kolonia bat, Hybla Geleatis izenekoa, Tuzididesek aipatzen du Stiela izenarekin[3].
Erdi Aroa
Piazzaren historia eta kokapena bakarrik normandiar menpekotasunaren ondoren ezagutzen dugu, Gilen II.ak 1163an agindu zuenean hiria berreraikitzea. Hiria sortu baino lehenagoko aldiari buruz badaude hipotesi batzuk. XVII. mendeko zenbait egilek hitz egiten zuten Plutia erromatar jatorrizko hiri batez, baina inongo iturri klasikoetan ez da izen hau agertu. Beranduago, Michele Amarik iturri musulman bat aipatzen zuen bere liburuan Storia dei Musulmani di Sicilia. Honen arabera, bazegoen hiri bat arabieraz Iblâtasa edo Iblâtana ahozkatzen zena. Komunitate islamikoa hau aurreko beste herrixka baten gainean fundatu zen, beranduago Casalis Saracenum izenarekin ezagutu zena. Herri hori izan zitekeen Idrisik[4] aipatutako Ibla Elatson edo Ibla Elatton, Tuzididesek deitutako Ibla Geleateri (ibla Gelese) zegokiona. Islamiar hiria birbataiatu zen Normadoen plaza izenarekin. Gilen I.a Siziliako erregeak sutan jarri zuen hiria 1161ean esklabuen altxamenduan parte hartu zuelako. Harrez gero, azken honek aurreko populazio arabiarra hil zuen[5]. Gilen II.ak berreraiki zuen hiria Armerino muinoan eta birpopulatu iparraldeko zonalde Lombardiako jendearekin. Berriki, La Sapienza di Roma unibertsitateko indusketek agerian utzi dituzte Villa Romana del Casale ondarrak, Erdi aroko herri baten azpean zeudenak, agian hiri hau Gilen Gaiztoak suntsituta.
1396an, Piazza Armerina Aragoiko gaztelua (Platea, Plutia edo Plaza gaztelaniaz) Martin I.a Trinakriakoak eta honen ezkontideak, Maria Siziliako erreginak eta Atenas eta Neopatriako dukesak, siziliar baroien kontra disuasio-armada ikaragarri bat eraiki zuen. Horregatik, Siziliako erresuma berria[oh 1]. Gaztelua, Giovanni Soriano Ospitaleko Zaldunen Prior Handiaren esku utzi zen, 1392an, Aragoiko errege etxeko senide bat, Angelo Antonio Achille I.a, Sorianoren ordez kokatu zen.
Prior Handia gisa, Giovanni Siziliako Parlamentuko lehen pareen artean eseri zen.
Angelo Antonio Achille Aragoiko Foruen Handia izan zen, eta Petri IV.a Aragoikoaren izenean gobernatu zuen, eta, ondoren, Juan Aragoikoaren izenean, Gela, Dittaino eta Caltagirone haran osoa, eta, honen aurretik, bere aita, don Raimundo Siziliara iritsi zen Palermoko kostaldetik gertu, Siziliar bezperen ondoren, bere milizia propioak ekarriz, Aragoiko Petri III.ak Siziliako tronurako zuen asmoaren legitimitatea eta anjoutarren errepresalien populazioa defendatzeko.
Giovanniren gaztelautza, Piazzaren inperio sinple eta mistoaren botere baroniala zuen lehen eta azken barrutia izan zen, Prior Handia hil ondoren, ziuraski, Don Bernart Cabrera[6] ahalguztidunak erailda, Piazzaren konderria eskuratzeko helburua zuena, hau Unibertsitate aske bihurtu zen.
Prior Handiaren izendapenari esker, Piazza hiriak koroarekiko leialtasuna sendotu zen, bai gaztelako jabeak erregetzarekin zuen ahaidetasunagatik, bai jakituriagatik eta Prior Handiaren lider izateko gaitasun aitortuagatik. Honen aitak, Pasquasiok (Pasquale), Barrafranca eta Pibarazza artean zegoen Ramursura lurralde zabala zuen feudo moduan, Barrafranca eta Pibarazzaren zati izan zena. Raimondo Manganelli baroiarena izan zela, hauek Don Angelo Antonio Achilleren tropek galdu ondoren. Manganelli baroia, bere aliatua zen Don Scaloro degli Ubertirekin batera garaitua izan zen, Assoroko kondea eta koroaren errebeldea zena, Assoroko gazteluaren harresien azpian ezkutatu zirenak.
Prior Handia hil eta Martinitarren aroa amaitu ondoren, eta hauen ondorengo Trastamara etxekoen aldia bukatu eta gero, Piazzak Universitatae libre titulua lortu zuen, Martin I.aren bigarren emaztea zen Zuria Nafarroakoa erreginak agindu zuen bezala. Hiriak senatu propio zuen eta autonomoa zen, Cabrera tiranoak (Erresumako Almirante Handiak) ezarritako gaztelautzaren erabakiez, zeinak, erregearen eta herriaren borondatearen aurka, Prior Handia hil ondoren (ziur asko berak prestatua), gaztelautzaren jabea izendatzeko xedatu baitzuen. Horretarako, Alfonso De Cardines, Gaetako gotorlekuko kapitain ohia, izan zuen aliatu leiala, baina hau eragotzi zuten Piazzak eta Don Giovanni Suriano Prior Handiaren lehengusuak (Angelo Antonio), herria Cabreraren aurka altxatu zuena, gaztelua setio luze batekin isolatuz. Hala, De Cardinesen etxea ez zen ausartu gazteluaren benetako jabetza hartzera, eta are gutxiago horretan bizi izatera. Gotorlekua, Borboiko gobernupean, espetxe bihurtu zen. Piazza hiria, Univertsitate askea bihurtu zen, Senatuaren eta auzitegien egoitzekin, Frederikoren garaian izan zen bezala. Piazza Frederiko II.a Suabiakoaren aldian (1459) tribunalen egoitza bilakatu zen.
Aro Modernoa
Karlos V.ak hiriko titulua eman zion, Opulentissima kategoria gehituz. Lurraldearen aberastasunari mesede egin zion Kataluniako talde ospetsuaren oroimenez, Piazza hirian ate katalan bat dago oraindik. Garai honetan, Piazza, lonbardiar herrialde batzuk biltzen dituen eskualde baten hiriburua zen, hizkuntza eta historia komun batez elkartuak.
1689tik 1817ra arte Erresumaren Laugarren Unibertsitatearen egoitza[7] izan zen. Artxidiozesi izendatu 1817an eta Armerina titulua 1863.ean lortu zuen. Hasieran, Vallo di Caltanissettari zegokion, baina 1926tik Enna probintzian sartu zen.
Aro Garaikidea
Lurraldearekiko zuen nagusitasuna galduta, Caltanissetta haranarekin bat egin zuen eta 1926tik Enna probintziara pasa zen. 2015ean, Piazza Armerinak, erreferendum herrikoiarekin eta udal kontseiluaren bi botorekin, Cataniako Hiri Metropolitarrari atxikitzea onartu zuen[8][9], baina eskualde-gobernuak egindako lege-proiektua, horren ondoriozko lurralde-aldaketarako (ex art. 44 della L.R. n. 15/2015) ARSk[10] ez zuen onartu.
Villa del Casale
Casale erromatar villa antzinate berantiarreko bizitegi-eraikin bat da, villa gisa definitzen dena, nahiz eta ez izan erromatar villa baten ezaugarriak, baizik eta hiri-jauregi noble edo inperialarenak, honen hondakinak herritik lau kilometro ingurura daudelarik. 1997tik, UNESCOren Munduko Ondarearen parte da, bere mosaiko ospetsuekin.
Villaren mosaiko ederrak egiteko Afrikako artisauek lan egin zuten (eta agian erromatarrak ere bai), 3500 m² inguruko eremu batean[11].
Montagna di Marzo
Piazza Armerinatik ipar-mendebaldera, Montagna di Marzo arkeologia-gunea dago. Antzinako hiri baten hondakinak, gutxi gora-behera, 15 hektareatan daude. Finkapena, greziar-indigena garaikoa (K.a. VII. mendea) bere bizitza propioa izan zuen, baita erromatar garaian ere, Erdi Arora arte. Hiri trazatua, erromatar jatorrikoa da, antzoki baten hondakinekin, heleniar hiribildua suntsitu ondoren eraikia. Montagna di Marzoko eremuak nekropoli handi bat badu ere[12][13].
Sofiana (Filosofiana)
Tokia, Nociara/Gela ibaitik gertu, Piazza Armerina eta Mazzarino udalerrien artean, Catania eta Agrigento lotzen zituen errepidearen ibilbidean zeharreko geltoki bat izan zen, eta eraldaketa handiak jasan zituen ondorengo garaietan, XIII. mendean desagertu zen arte. Izan ere, indusketek arkitektura la domus gentilizia, termak eta, nekropolian, basilika) eta bere etengabeko existentzia berresten duten materialak itzuli dituzte Aro Arkaikotik (K.a. VI. mendea). Bi mila urte inguru.
Iruditegia
Piazza Armerinako kale tipiko bat Piazza Armerinako katedrala. Trigona jauregia San Stefano eliza. Piazza Armerinako udaletxea San Rocco Eliza Piazza Armerinako eliza bat Aita Santuaren dorrea Villa del Casaleren oinplanoa. Villa del Casaleren mosaikoa.
Oharrak
- Trinakriako erresuma deitu zen Anjoukoekin sinatutako hitzarmen baten ondoren
Erreferentziak
- ISTATeko datuak 2013/12/30
- Villa Romana del Casale Unesco.org
- Legez kanpoko indusketa klandestinoetan zenbait moneta aurkitu diran non STI edo STIA irakur daiteke; cfr. E. Cammarata, Numismatica e Topografia antica, in «Demetra», 7, Palermo 1994, pp. 22.
- Edrisi, in Michele Amari (a cura di), Biblioteca arabo-sicula, Torino, Loescher, 1880, p. 102, ristampa Catania, 1982.
- Litterio Villari, Hybla Deinceps Platia, Roma, 2000, pp. 29-30
- Bernardo (III) 1368an hil zen eta Margherita Foixekoaren semea, oso gazte, Kataluniako nobleziaren familiarik ospetsuenetako baten buru bihurtu zen.
- Litterio Villari, Hybla Deinceps Platia, Roma, 2000, p. 11
- Citta metropolitana, consiglio comunale di Piazza Armerina dice "si" a Catania 2020.08.08an kontsultaturik.
- Piazza Armerina aderisce alla città metropolitana di Catania. 2020.08.08an kontsultaturik.
- ManganaroAssemblea regionale siciliana
- Regione Siciliana Assessorato dei Beni Culturali e dell'Identità Siciliana Dipartimento dei Beni Culturali e dell'Identità Siciliana - Servizio Museo Regionale della Villa Romana del Casale a Piazza Armerina - Sito ufficiale del Parco Archeologico della Villa Romana del Casale di Piazza Armerina
- Montagna di Marzo 2020.08.07an kontsultatuta.
- L'area archeologica di Montagna di Marzo
Ikus, gainera
ARS (Assemblea regionale siciliana)
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala (Italieraz)