Phytophthora infestans
Phytophthora infestans, protista fungoide bat da. Patata laboreetan galera handiak eragiten ditu mundu osoan eta, gaur egun, patata eta tomateen patogeno garrantzitsuenetarikoa da. Phytophthora infestan 1845etik 1849ra Irlandako gosetearen eta 1846tik 1857ra Eskoziako gosetearen eragile nagusia izan zen.[1][2]
Phytophthora infestans | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Peronosporea |
Ordena | Peronosporales |
Familia | Peronosporaceae |
Generoa | Phytophthora |
Espeziea | Phytophthora infestans (Mont.) de Bary
|
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | late blight of potato (en) |
Genomaren kokapena | protists.ensembl.org… |
Epidemiologia
Giro tropikaletan, patataren laboreak etengabe landu egiten dira eta, beraz, aireko inokuloen lehen intzidentzia eremu berrietan hasten dute. Eremu epeletan, aurreko denboraldian lurrean egon ziren tuberkulu infektatuetan ere bizirik iraungo dute onddoak.
Hazi zatiak ere infektatu daitezke eta patogenoak eduki. Hazi infektatuen edo tuberkulu zaharragoen bidez kimu berriak sortzen direnean, onddoak hazkunde berri hori infektatu eta gero esporatu egiten du, bai airearen edo uraren bitartez.[1]
Biologia
Oomizete honen esporak hibernatu egiten dira infektatutako tuberkuluetan, bereziki aurreko urteko uztaren ondoren lurrean geratzen direnetan eta oso azkar hedatzen dira. Esporak hostoetan sortu eta garatu egiten dira, normalean 10 ° C-tik gorako tenperaturak daudenean eta hezetasuna % 75etik gorakoa denean bi egunez edo gehiagoz. Euriak esporak lurrera eraman ditzake, tuberkulu gazteak infektatuz, eta haizeak esporak kilometro batzuetara eraman ditzake.
Izurritearen lehen etapak oharkabeak izaten dira eta landare guztiak ez dira aldi berean kaltetzen. Sintomen artean, landareen hostoetan eta zurtoinetan orban ilunak agertzen dira. Hezetasun-baldintzetan, hauts zuri bat agertuko da hostoen azpian, eta landare guztia azkar kutsatu daiteke. Kutsatutako tuberkuluek gris edo beltz koloreko orbanak garatzen dituzte.[2]
- (Ingelesez) «Late blight of potato and tomato» Late blight of potato and tomato (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).
- «Phytophthora infestans» www.extento.hawaii.edu (Noiz kontsultatua: 2021-05-07).