Physalis
Physalis landare genero baten izena da. Solanaceae familiakoa da, hau da, patata, alberjinia, tomate, piperra eta tabakoaren familia berekoa. Jatorria, solanazeoen familiako beste landareak bezala, Hegoamerikan du. Antartika kenduta, kontinente guztietan aurki daitezke genero honetako landareak.
Physalis | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Solanales |
Familia | Solanaceae |
Subfamilia | Solanoideae |
Generoa | Physalis |
Azpibanaketa | |
80 inguru
| |
Datu orokorrak | |
Kolorea | gorri eta laranja |
Loreak
Landareen loreen koloreak asko izan daitezke, horiak, zuriak... Eta inbutu itxura dute. Fruitua garatzen hasten den heinean, lorea, mintz batean bihurtzen da, horrela, fruitua, intsektuen erasoetatik babesteko asmoz.
Fruitua
Fruitua tomate txiki baten tamainakoa da, ohi, laranja kolorekoa. Mintz batek babesten du fruitua intsektuen erasoetatik. Haziak txikiak eta ugariak ditu. Fruitu bakar batek, 200 hazi baino gehiago izan ditzake.
Espezieak
Genero honek 80 espezie inguru biltzen ditu, baina ezagunenak, beharbada, hurrengo biak dira:
- Physalis peruviana
- Physalis alkekengi