Phylloporus pelletieri

Phylloporus pelletieri Boletaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarri kaskarra eta urria.

Phylloporus pelletieri
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaPhylloporus
Espeziea Phylloporus pelletieri
Quél., 1888
Mikologia
 
hanka biluzik dago
 
mikorrizak eratzen ditu
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 2 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, hasieran erdiesferikoa, ondoren ganbil-laua eta deprimitu samarra; ertza fina, biribilduta eta gero soberakinekin. Azal lehorra, ale gazteetan tomentu pixka batekin, heltzean erraz pitzatzen da, marroi-gorrixka kolorekoa.

Orriak: Lodiak, zabal edo anastomosatuak, argizarizko itxurarekin, nahaspilatuetatik adarkatuetara, hori-urre kolorekoak

Hanka: Zilindrikoa, kurbatua, luzetarako saihetsekin, horixka koloretik okre antzekora, kapelaren kolore bereko zuntzexka finekin.

Haragia: Gutxi, ez oso trinkoa, marroi purpura kolorekoa kapelan eta zuri-horixka oinean, usain eta zapore ahulekoa.[2]

Jangarritasuna

Jangarria da, baina ez du sukaldaritzako baliorik, bakana delako.

Nahasketa arriskua

Phylloporus pelletieri, erraz ezagutzen da orrien forma eta koloreagatik.

Sasoia eta lekua

Udan, ametsen (Quercus pyrenaica) eta gaztainondoen (Castanea sativa) azpian, sortakatua. Espezie urria

Banaketa eremua

Europa.

Espeziearen egoera

Aranzadi Elkartearen arabera, Phylloporus pelletieri desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019. .
  3. Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.