Phuket

Phuket[1] Thailandiako probintzietako bat da. Phang Nga eta Krabi probintziekin muga egiten du eta 543 km²-ko azalera eta 250.000 biztanle inguru ditu. Phuket uharte bat da, Thailandia osoko handiena. 2004ko abenduaren 26an, lurrikara baten ondorioz sortutako tsunami batek jo zuen.

Phuket
ภูเก็ต
 Thailandia
Administrazioa
Estatua THA
Izen ofizialaจังหวัดภูเก็ต
ISO 3166-2TH-83
HiriburuaPhuket Hiria
GobernuburuaQ60828698 Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak7°53′24″N 98°23′54″E
Azalera576 km²
MugakideakPhang Nga (en) Itzuli
Punturik altuenaKhao Mai Thao Sip Song (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria418.785 (2021eko abenduaren 31)
4.314 (2020)
Dentsitatea873.3 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+07:00
phuket.go.th

Ekonomia

Batez ere, eztainu meatzetan oinarritzen zen ekonomia XVI. mendea arte: eztainuaren prezioa jaitsi zenean, gaur egun desagerturik dago. Orain, kautxua eta turismoa nagusiak dira.

Historia

1785an, birmaniarrek eraso egin zioten.

Demografia

Thailandiarrak dira talde etniko garrantzitsuena, txinatarren eta itsas ijitoen aurretik.

Erlijioa

Phuketeko ia % 80a budista da eta % 17 musulmana.

Banaketa administratiboa

Barrutiak

Phuket 3hiru barrutiotan banaturik dago (amphoe):

  • 1. Mueang Phuket
  • 2. Kathu
  • 3. Thalang

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-12).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.