Phoenixko Unibertsitatea

Phoenixko Unibertsitatea (ingelesez: University of Phoenix) Estatu Batuetako irabazi-asmoa duen unibertsitate pribatua da. 79 campus ditu 117 ikasketa-zentro eta egoitza Phoenix-en (Arizona) du. Unibertsitatea Apollo Group, Inc-ren jabetzakoa da eta 1976an sortu zen helduen hezkuntzan arreta jarriz. Unibertsitatea Estatu Batuetan, Puerto Ricon, Herbehereetan, Kanadan eta Mexikon dago.

Phoenixko Unibertsitatea
Datuak
Motaunibertsitatea eta private for-profit educational institution (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Enplegatuak12.000
Ikasle-kopurua420.000
Agintea
ErrektoreaChris Lynne (en) Itzuli
JabeaApollo Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1976
webgune ofiziala
Facebook: universityofphoenix Twitter: uopx Instagram: uopx LinkedIn: university-of-phoenix Edit the value on Wikidata

Unibertsitateak 280.000 ikasle baino gehiago eta 20.000 irakasle baino gehiago zituen 2006an, eta urte horretan bertan, matrikulak urtean 10.500 dolar balio zuen batez beste, nahiz eta ikasketen eta antzinatasunaren arabera aldatzen den. Ikasketak master mailan ematen dira campus guztietan, eta doktoretza mailan Phoenix Unibertsitateko lineako campusean.

Erreklamazioak dituzten ikasleentzako web orri bat dago. [1] Lan baldintzen inguruko ikerketa federal bat ere martxan jarri da.

Guztira 79 campus eta 117 helduen eta etengabeko prestakuntzarako zentro daude 37 estatutan (horietako 5 Kalifornian) eta AEBetatik kanpoko 4 herrialdetan.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.