Philippe Quinault
Philippe Quinault (Paris, 1635eko ekainaren 3a - ib., 1688ko azaroaren 26a) frantses idazlea izan zen.
Philippe Quinault | |||
---|---|---|---|
1670eko urtarrilaren 1a - 1688ko azaroaren 26a ← François-Henri Salomon de Virelade (en) - François de Callières (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Quinault | ||
Jaiotza | Paris, 1635eko ekainaren 3a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Paris, 1688ko azaroaren 26a (53 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Louis en l'Île (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | François Tristan l'Hermite (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | antzerkigilea, koreografoa, poeta, idazlea eta libretista | ||
Kidetza | Frantses Akademia Académie des Inscriptions et Belles-Lettres | ||
Biografia
Antzerki-lanak idatzi zituen gehienbat. 1653an idatzi zuen lehenengo lana, Les Rivales (Aurkariak), arrakasta handia izan zuena. Calderón, Th. Corneille, Rotrou, Racine eta beste antzerkigile batzuen eragina nabarmena da Quinaulten antzerki-lanetan.
Hasieran komediak idatzi zituen: La Comédie sans comédie (Komediarik gabeko komedia), Le Fantôme amoureux (Mamu maitemindua), La Mère coquette (1665, Ama pinpirina). Gero tragediak idatzi zituen: Astrate (1665), Pausanias (1668), Bellérophon (1671). 1672az geroztik operako libretoak idatzi zituen Lully musikagilearentzat: Alceste (1674), Proserpine (1680), Amadis de Gaule (1684), Roland (1685).
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Quinault |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.