Philippe de Champaigne

Philippe de Champaigne (Brusela, 1602 Paris, 1674) Flandrian sortu zen margolari eta marrazkilari frantsesa izan zen.

Philippe de Champaigne

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaBrusela, 1602ko maiatzaren 26a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Hegoaldeko Herbehereak
HeriotzaParis, 1674ko abuztuaren 12a (72 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Charlotte Duchesne (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jacques Fouquier (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta arkitektura proiektuen marrazkilaria
Lantokia(k)Paris eta Brusela
Lan nabarmenak
KidetzaAcadémie royale de peinture et de sculpture (en) Itzuli
MugimenduaKlasizismoa
Barrokoko margolaritza
Genero artistikoaerretratua
genero-artea
margolaritza historikoa
arte sakroa
Vanitasa

Musicbrainz: c2c61406-d87e-4047-8c9f-97426b0ba6d7 Discogs: 2500934 Edit the value on Wikidata

Biografia

Bruselan ikasi ondoren, Italiarantz abiatu zen, baina Parisen geratu zen, Parisko Luxenburgoko Jauregiko dekorazio-lanetan. Ondoren, Nicolas Poussin pintorearekin hasi zen lanean, eta erretratuak eta paisaiak margotzen hasi zen. Erregearen amaren pintore ofizial bihurtu ondoren, mandatu asko izan zuen: erlijio-lanak Parisko karmeldarrentzat (Eguberria, 1628; Tenpluko aurkezpena, 1629) eta gortesauentzako erretratuak (Richelieu, 1635). Richelieuk eskatuta, lan ofizialak egin zituen, Estatuaren kargura (Luis XIII.aren erretratua, 1635; Parisko Sorbona, Val-de-Grace abadia eta Cardinal jauregiko dekorazioa; Gaston de Foix armagizonaren erretratua, 1635). Ordura arteko lan guztiak barrokoak, ugariak eta guztiz koloretsuak izan ziren. 1643. urtetik aurrera, haatik, Champaigne jansenisten artean ibili zen, eta ordura arteko kolore oparotasuna eta freskotasun barrokoa erlijio-giro estuko zuhurtasun eta urritasun bihurtu ziren (Port Royaleko erretratuak, Angélique Arnauden erretratua). Bilakaera hori dela medio, Champaigne Frantziako pintore klasizista nagusietakotzat hartu izan da gerokoan (Ex-voto, 1662, bere alaba Catherineren mirarizko sendatzearen oroigarri egin zuen koadroa).

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.