Philippe Sella
Philippe Sella (Tonneins, 1962ko otsailaren 14a) frantziar errugbilari ohia da, erdiko postuan aritzen zena. 1980tik aurrera SU Agenen ibili ostean, Saracens FCek kontratatu zuen 1996an;[1] bi denboraldi egin zituen Ingalaterrako taldean. Frantziako selekzioarekin, berriz, 111 partida jokatu zituen 1982tik 1995era, horietako 50 Bost Nazioen Txapelketakoak, eta 1987ko, 1991ko eta 1995eko Munduko Errugbi Txapelketetan parte hartu zuen. Bere selekzioarekin ehun partidaren muga gainditu zuen lehen errugbilaria izan zen. 1980ko hamarkadako erdiko hoberentzat hartzen da.[2]
Philippe Sella | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Tonneins, 1962ko otsailaren 14a (62 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | hamabosteko errugbilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdikoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 84 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 181 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() |
Palmaresa
SU Agen
- Frantziako errugbi txapelketa
- irabazlea: 1982 eta 1988
- bigarrena: 1984, 1986 eta 1990
- Yves du Manoir txapelketa
- irabazlea: 1983 eta 1992
Saracens FC
- Ingalaterrako kopa
- irabazlea: 1998
Frantziako selekzioa
Oharrak
- Irlandarekin berdindua.
- Eskoziarekin berdindua.
- Galesekin berdindua.
Erreferentziak
- Alduntzin, Koldo. Philippe Sella Ingalaterrara. Euskaldunon Egunkaria, 1996ko otsailak 29, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-17).
- Rugby’s Greatest: Philippe Sella. rugbyworld.com (Noiz kontsultatua: 2021-9-17).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.