Philippe Noiret
Philippe Noiret (Lille, Frantzia, 1931 – Paris, Frantzia, 2006) aktorea izan zen. Antzerkian egin zituen lehen urratsak. Zineman hasi zen gero, eta 1960an Zazie dans le métro filmean (Louis Malle) Gabrielen paperean egindako lanari esker egin zen ezaguna. 1970eko hamarkadako aktorerik garrantzitsuenetako bat izan zen Frantzian.
Philippe Noiret | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philippe Pierre Fernand Noiret |
Jaiotza | Lille eta Lille, 1930eko urriaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Parisko 7. barrutia, 2006ko azaroaren 23a (76 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Monique Chaumette (1962ko abuztuaren 13a - 2006ko azaroaren 23a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Janson-de-Sailly (en) College of Juilly (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, aktorea, cabaret performer (en) , ahots-aktorea, komediantea eta antzerki aktorea |
Lateralitatea | eskuina |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Film aipagarrienen artean ditu: Topaz (1969), Murphy's War (1971), L´horloger de Saint-Paul (1973, San Pauleko erlojugilea), La Grande Bouffe (1973, Tripakada handia), Le juge et l´assassin (1975, Epailea eta hiltzailea), La vie et rien d´autre (1989, Bizitza eta besterik ez), Cinema Paradiso (1987) eta Il postino (1995, Postaria). Zuzendari handi askorekin lan egin zuen: Hitchcock, Marco Ferreri, Bertrand Tavernier, Claude Chabrol, Giuseppe Tornatore eta abarrekin.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philippe Noiret |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.