Philippe Fanoko Kossi Kpodzro

Philippe Fanoko Kossi Kpodzro (Tomégbé, 1930eko martxoaren 30aSuedia, 2024ko urtarrilaren 9a) togoar elizgizon eta politikaria izan zen[1].

Philippe Fanoko Kossi Kpodzro

(2018)
Artzapezpiku katolikoa

1992ko abenduaren 17a - 2007ko ekainaren 8a
Robert-Casimir Tonyui Messan Dosseh-Anyron (en) Itzuli - Denis Komivi Amuzu-Dzakpah (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Lomé (en) Itzuli
2. elizbarrutiko apezpiku

1976ko apirilaren 10a - 1992ko abenduaren 17a
Bernard Oguki-Atakpah (en) Itzuli - Julien Mawule Kouto (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Atakpamé (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1975eko abenduaren 19a - 1976ko apirilaren 10a
James Chiona - Teodoro Buhain (en) Itzuli
Elizbarrutia: Bacanaria (en) Itzuli
administratzaile apostoliko

1975eko abenduaren 19a - 1976ko apirilaren 10a
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Atakpamé (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTomégbé (en) Itzuli, 1930eko martxoaren 30a
Herrialdea Togo
HeriotzaSuedia, 2024ko urtarrilaren 9a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

Tomégbé herrixkan jaio zen 1930eko martxoaren 30ean. Ouidahko apaizgaitegi txikian (Benin) ikasi zuen eta gero Erromara joan zen. 1955ean filosofian lizentziatu zen eta 1959an teologian[2]. 1959ko abenduaren 20an apaiztu zen[3].

1976ko urtarrilaren 3an, Paulo VI.a aita santuak Atakpaméko apezpiku izendatu zuen. Izendapen hori oso gaizki hartu zuten Togoko politikariek. Arazoak halakoak ziren, non apezpiku ordenazioa Lomen egin zen eta ez Atakpaméko elizbarrutian, 1976ko maiatzaren 2an. Gero, lau urtez, apezpiku berriari bere elizbarrutian sartzea debekatu zioten eta Lométik zuzendu behar izan zuen[4].

1992ko abenduaren 17an, Philippe Kpodzro Lomeko artzapezpiku izendatu zuten[4].

Apezpiku funtzioez gain, Konferentzia Nazional Soberanoa zuzendu zuen 1991ko uztailaren 1etik abuztuaren 28ra arte[4]. Ondoren, Batzar Nazionaleko presidente izendatu zuten 1991ko abuztuaren 20tik 1994ko otsailera[5][6].

2005ean, Gnassingbé Eyadéma presidentea hil ondoren, Philippe Kpodzrok beste erlijioso eta abokatu batzuekin batera martxa baketsu bat antolatu zuen herrialdeak garai hartan bizi zuen krisia konpontzen saiatzeko[2].

2007ko ekainaren 8an erretiroa hartu zuen[3]. Bizitzako azken hiru urte erbestean eman zituen Suedian, eta han hil zen 2024ko urtarrilaren 9an[1][7].

Ondorengotza apostolikoa

  • Scipione Rebiba kardinala
  • Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
  • Girolamo Bernerio kardinala (1586)
  • Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
  • Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
  • Luigi Caetani kardinala (1622)
  • Ulderico Carpegna kardinala (1630)
  • Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
  • Benedikto XIII.a aita santua (1675)
  • Benedikto XIV.a aita santua (1724)
  • Klemente XIII.a aita santua (1743)
  • Bernardino Giraud kardinala (1767)
  • Alessandro Mattei kardinala (1777)
  • Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
  • Filippo de Angelis kardinala (1826)
  • Amilcare Malagola kardinala (1876)
  • Giovanni Tacci Porcelli kardinala (1895)
  • Joan XXIII.a aita santua (1925)
  • Paul Zoungrana kardinala (1960)
  • Philippe Fanoko Kossi Kpodzro artzapezpikua[3]

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) Djade, Charles. «L’opposant togolais Monseigneur Kpodzro est mort» Jeune Afrique 2024-01-09 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  2. (Frantsesez) «Au Togo, Mgr Philippe Kpodzro, le combat d’un archevêque togolais pour la démocratie» La Croix 2018-12-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  3. (Ingelesez) «Archbishop Philippe Fanoko Kossi Kpodzro» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  4. (Frantsesez) «Au Togo, Mgr Philippe Kpodzro a fêté ses 90 ans» La Croix 2020-03-31 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  5. (Frantsesez) «Les anciens présidents» Assemblée nationale du Togo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 1998-11-30) (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  6. (Frantsesez) «Togo : lors de la visite d'une délégation franco-allemande Au moins seize personnes ont été tuées à Lomé au cours d'une manifestation» Le Monde 1993-01-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-22) (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  7. (Frantsesez) «Togo : Mgr Philippe Fanoko Kpodzro est décédé» Lomé Actu 2024-01-09 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2024-01-10) (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.