Philippe Djian
Philippe Djian (Paris, Frantzia, 1949ko ekainaren 3a) frantsesezko idazlea da.
Philippe Djian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Paris, 1949ko ekainaren 3a (74 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Hezkuntza | |
Heziketa | École supérieure de journalisme de Paris (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, itzultzailea, literary editor (en) , gidoilaria, idazlea eta kanta-idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Bizitza
Lehenengo kontakizun-bilduma 1981ean argitaratu zuen: 50 contre 1. Lan horretan, nabarmena da Ernest Hemingway, Richard Brautigan eta beat generationeko idazleen eragina. Gero, Bleu comme l'enfer (1982) eta Zone érogène (1984) idatzi zituen.
Lehenengo arrakasta nabarmena, baina, 37º2 le matin (1985) eleberriaren zinemarako egokitzapenarekin iritsi zitzaion. Erotikoa, gogorra eta onirikoa, handinahikeria guztietatik baztertu den idazle baten eta poliki-poliki erotasunak jota gelditzen den maitalearen arteko maitasun-istorioa da. Lan hori idazle-belaunaldi baten oinarri izan zen. Philippe Djianen hizkera ahozko moldetik oso hurbil dago.
Beste lan aipagarri batzuk: Maudit Manège (1986), Échine (1988), Lent dehors (1991), Sotos (1993), Assassins (1994), Criminels (1997), Sainte Bob (1998), Vers chez les blancs (2000), Ardoise (2002), Ça, c'est un baiser (2002), Frictions (2003), Impuretés (2005), Impardonnables (2009), Incidences (2010), Vengeances (2011).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.