Philippe Bernier
Philippe Bernier (Bois-Colombes, 1930eko abuztuaren 17a - Tolosa, 2000ko apirilaren 17a) Frantziako kazetari eta idazlea izan zen.
Philippe Bernier | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bois-Colombes, 1930eko abuztuaren 17a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Tolosa Okzitania, 2000ko apirilaren 17a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
1950eko hamarkadan kazetari gisa hasi zen lanean, Marokon, irrati nazionalean. Independentziaren aldeko borroka giroan, independentisten aldeko jarrera hartu zuen. 1958an Aljerren hasi zen lanean, Radiodiffusion-Télévision Française Frantziako irrati-telebistan. Han FLNren aldeko agertu zen[1].
Geroago Parisera joan zen. Haren izena lotu zen Mehdi Ben Barkaren bahiketarekin. Deskolonizazioari buruzko dokumental bat prestatzen ari zen, eta bere lagun Ben Barkari elkarrizketa egiteko aukera zabaldu zuen. Baina, bahiketaren antolatzaileak aukera hartaz baliatu ziren Ben Barka erakartzeko bahituko zuten lekura. Bernier epaitu zuten, baina absolbitu.
Mugarik Gabeko Medikuak erakundearen sortzaileetako bat izan zen[2].
Erreferentziak
- Monneret, Jean. La phase finale de la guerre d'Algérie. L'Harmattan.
- Pécresse, Jean-Francis. (2001/12/20). «Enquête • Les trente ans des « french doctors »» Les Échos (Noiz kontsultatua: 2020/1/24).