Philipp Lenard
Philipp Eduard Anton von Lenard (hungarieraz: Lénárd Fülöp Eduárd Antal; Preßburg, Austriar Inperioa, 1862ko ekainaren 7a - Messelhausen, Mendebaldeko Alemania, 1947ko maiatzaren 20a) alemaniar fisikaria izan zen, hungariar jatorrikoa. Hungariako Zientzien Akademiako ohorezko kidea izan zen.
Philipp Lenard | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Philipp Eduard Anton von Lenard | ||
Jaiotza | Bratislava, 1862ko ekainaren 7a | ||
Herrialdea | Hungariako Erresuma (1862 - 1907) Alemania (1907 - 1947) | ||
Lehen hizkuntza | alemana | ||
Heriotza | Messelhausen, 1947ko maiatzaren 20a (84 urte) | ||
Hobiratze lekua | Messelhausen | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Katharina Lenard (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea 1886) doctor rerum naturalium (en) Gymnasium Grösslingová (en) | ||
Hezkuntza-maila | doktoretza | ||
Tesi zuzendaria | Robert Wilhelm Bunsen Georg Hermann Quincke (en) | ||
Doktorego ikaslea(k) | Paul Hertz (en) Walther Kossel (en) Karl Wilhelm Hausser (en) Wilhelm Weinreich (en) Walther Kossel (en) | ||
Hizkuntzak | alemana hungariera | ||
Irakaslea(k) | Robert Wilhelm Bunsen | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | fisikaria, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Heidelberg | ||
Enplegatzailea(k) | Kielgo Unibertsitatea Wrocławeko Unibertsitatea RWTH Aachen University (en) Budapest University of Technology and Economics (en) Heidelbergeko Unibertsitatea Bonngo Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Prusiako Zientzien Akademia Suediako Zientzien Errege Akademia Militant League for German Culture (en) Hungariako Zientzien Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Royal Society of Arts and Sciences in Gothenburg (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista | ||
Hasiera batean mekanikan lan egin zuen, Mekanika Printzipioak argitaratuz, Hertzekin batera, 1894an. Ondoren, fosforeszentzia eta luminiszentzian interesatu zen. Magnetismoaren azterketak ere egin zituen, eta prezipitatutako ur tanten oszilazioari buruzko artikuluak argitaratu zituen. 1905ean izpi katodikoei buruzko bere ikerketei esker Fisikako Nobel Saria irabazi zuen. Antisemita sutsua, 1920ko hamarkadan nazismoaren, eta bere Deutsche Physik mugimenduaren, sustatzailea izan zen.