Philip Roth
Philip Milton Roth (Newark, New Jersey, AEB, 1933ko martxoaren 19a – New York, 2018ko maiatzaren 22a) estatubatuar nobelagilea izan zen. 1959an argitara emandako Goodbye, Columbus lanarekin lortu zuen arrakasta literatur munduan, 1960ko National Book delako saria eskuratuta. 1969an Portnoy's Complaint lana best-seller izan zen. Geroztik beste hainbat lan idatzi zituen, besteak beste bere alter ego literarioa, Nathan Zuckerman oinarri duten liburuak. Ildo horretako lehen nobela 1979ko The Ghost Writer izan zen. 1997an Pulitzer saria eskuratu zuen sail bereko American Pastoral liburuari esker. Rothen lanek sarritan bere jaioterria, Newark, dute eszenatokitzat edo abiapuntutzat, eta izaera autobiografikoa ere haien ezaugarrietako bat da; era berean, errealitate eta fikzioaren arteko mugak lanbro agertzen dira, betiere estilo arinak eta burutsuak marraztuak horiek; eta lanok juduen eta amerikarren euren identitatearen azterketa interesgarri eta bikainak dira.[1] 2012ko urrian, Les Inrockuptibles aldizkariari eskainitako elkarrizketan idazteari lagatzeko asmoa azaldu zuen [2][3].
Philip Roth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Milton Roth |
Jaiotza | Newark, 1933ko martxoaren 19a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Newark Warren (Connecticut) |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Manhattan, 2018ko maiatzaren 22a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Bard College Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Claire Bloom (1990 - 1994) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea 1955) Arte-masterra : Ingelesezko literatura Weequahic High School (en) Rutgers Unibertsitatea (1951 - 1952) Bucknell University (en) (1952 - 1954) gradu : Ingelesezko literatura Chicagoko Unibertsitatea (1956 - |
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea, gidoilaria, saiakeragilea, zientzia-fikzio idazlea, unibertsitateko irakaslea eta idazlea |
Enplegatzailea(k) | Princetongo Unibertsitatea Hunter College (en) Pennsylvaniako Unibertsitatea Iowako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | John Updike, Primo Levi, Louis-Ferdinand Céline, Charlotte Brontë, Henry James, Sherwood Anderson, Henry Miller, Ernest Hemingway, William Faulkner, Albert Camus, Bernard Malamud, Ralph Ellison, Aharon Appelfeld (en) , Nikolai Gogol, Anne Frank, Gustave Flaubert, Ivan Klíma (en) , Alessandro Piperno, Lev Tolstoi, Günter Grass, Mark Twain, James Joyce, Jerome David Salinger, Joseph Conrad, Emily Brontë, Franz Kafka, Milan Kundera, Saul Bellow, Raoul Schrott (en) eta Fiodor Dostoievski |
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Phi Beta Kappa Elkartea |
Genero artistikoa | eleberria olerkigintza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa ateismoa |
|
Bizitza
Philip Roth Newarkeko Weequahic izeneko auzoan hazi zen. Europako erdialdetik, Galitziatik, etorritako judu familia baten ondorengoa zen. 1950ean Newarkeko institutuan graduatu zen [4], eta 'Ingeles hizkuntza' lizentzia ikasteari ekin zion Bucknell Unibertsitatean. Chicagoko unibertsitatean jarraitu zuen formatzen, eta ingeles literaturaren gaineko graduondokoa egin zuen (1955); aldi batean bertan jardun zuen irakasle, idazmen ikastaroak ematen, eta horretan jarraitu zuen Iowako unibertsitatean eta Princetonen. Gerora, eta erretiroa hartu arte (1991), Pennsylvaniako unibertsitatean literatur konparatua irakatsi zuen. Ikasketak amaitu eta 1959 bitartean, aurreneko liburua argitaratu zuen artean, bi urtean Ameriketako Estatu Batuetako Armadan izan zen. Sasoi horretan narrazio laburrak eta aldizkarietarako iruzkin kritikoak (literatur zein zinemaren arlokoak) idatzi zituen. Chicagoko unibertsitatean Margaret Martinson ezagutu zuen, idazlearen lehenengo emaztea izango zena. 1963an banandu ziren eta Martinson bost urte geroago hil egin zen auto-istripu batean. Margaret Rothek sortutako andrazko pertsonaietako batzuen inspirazio-iturri izan zen ('Lucy Nelson' pertsonaiarena When She Was Good eleberrian, kasu, edo 'Maureen Tarnopol' andrearena My Life As a Man lanean).[5]
1990ean, Roth Claire Bloom ingeles aktorearekin ezkondu zen. 1994an elkarrengandik banandu ziren, eta handik bi urtera Bloomek argitaratutako liburu batean senar ohiaren gainean gogorrak idatzi zituen. Idazleak gerora idatzitako I Married a Communist eleberrian 'Eve Frame' pertsonaiak Bloomi egiten dio erreferentzia, eta Rothen mendekua-edo liteke.[6]
Lanak
Eleberriak
Izenburua | Urtea | Protagonista / Narratzailea | Sariak |
---|---|---|---|
Goodbye, Columbus | 1959 | Neil Klugman | 1960 National Book Award |
Letting Go | 1962 | Gabe Wallach | |
When She Was Good | 1967 | Lucy Nelson | |
Portnoy's Complaint | 1969 | Alexander Portnoy | |
Our Gang | 1971 | Trick E. Dixon | |
The Breast | 1972 | David Kepesh | |
The Great American Novel | 1973 | Word Smith | |
My Life As a Man | 1974 | Nathan Zuckerman Peter Tarnopol |
|
The Professor of Desire | 1977 | David Kepesh | |
The Ghost Writer | 1979 | Nathan Zuckerman | |
Zuckerman Unbound | 1981 | Nathan Zuckerman | |
The Anatomy Lesson | 1983 | Nathan Zuckerman | |
The Prague Orgy | 1985 | Nathan Zuckerman | |
The Counterlife | 1986 | Nathan Zuckerman | 1986 National Book Critics Circle Award |
Deception | 1990 | Philip Roth | |
Operation Shylock | 1993 | Philip Roth | 1994 PEN/Faulkner Award for Fiction |
Sabbath's Theater | 1995 | Mickey Sabbath | 1995 National Book Award |
American Pastoral | 1997 | Nathan Zuckerman | 1998 Pulitzer Prize for Fiction; 2000 Prix du Meilleur Livre Étranger |
I Married a Communist | 1998 | Nathan Zuckerman | 1998 Ambassador Book Award |
The Human Stain | 2000 | Nathan Zuckerman | 2001 PEN/Faulkner Award for Fiction; 2001 WH Smith Literary Award; 2002 Prix Médicis Étranger |
The Dying Animal | 2001 | David Kepesh | |
The Plot Against America | 2004 | Philip Roth | 2005 Sidewise Award for Alternate History |
Everyman | 2006 | Izen gabekoa | 2007 PEN/Faulkner Award for Fiction |
Exit Ghost | 2007 | Nathan Zuckerman | |
Indignation | 2008 | Marcus Messner | |
The Humbling | 2009 |
Simon Axler | |
Nemesis | 2010 |
Bucky Cantor |
Sariak
- 1960 National Book Award: Goodbye, Columbus
- 1986 National Book Critics Circle Award: The Counterlife
- 1991 National Book Critics Circle Award: Patrimony
- 1994 PEN/Faulkner Award for Fiction: Operation Shylock
- 1995 National Book Award: Sabbath's Theater
- 1998 Pulitzer Prize for Fiction: American Pastoral
- 1998 Ambassador Book Award: I Married a Communist
- 1998 National Medal of Arts
- 2000 Prix du Meilleur Livre Étranger (Frantzia): American Pastoral
- 2001 PEN/Faulkner Award for Fiction: The Human Stain
- 2001 Gold Medal In Fiction
- 2001 WH Smith Literary Award: The Human Stain
- 2002 Award for Distinguished Contribution to American Letters
- 2002 Prix Médicis Étranger (Frantzia): The Human Stain
- 2005 Sidewise Award for Alternate History: The Plot Against America
- 2005 James Fenimore Cooper Prize for Best Historical Fiction: The Plot Against America
- 2006 PEN/Nabokov Award: literatur lan guztia saritzekoa.
- 2007 PEN/Faulkner Award for Fiction: Everyman
- 2007 PEN/Saul Bellow Award: sorkuntza lan osoa saritzekoa.
- 2010 Paris Review's Hadada Prize
Bibliografia
- Bloom, Harold and Welsch, Gabe, eds., Modern Critical Interpretations of Philip Roth's Portnoy's Complaint, Chelsea House, 2003.
- Bloom, Harold, ed., Modern Critical Views of Philip Roth, Chelsea House, New York, 2003.
- Cooper, Alan, Philip Roth and the Jews (SUNY Series in Modern Jewish Literature and Culture), SUNY Press, Albany, NY, 1996.
- Kinzel, Till, Die Tragödie und Komödie des amerikanischen Lebens. Eine Studie zu Zuckermans Amerika in Philip Roths Amerika-Trilogie (American Studies Monograph Series), Heidelberg: Winter, 2006.
- Milowitz, Steven, Philip Roth Considered: The Concentrationary Universe of the American Writer, Routledge, New York, 2000.
- Morley, Catherine, The Quest for Epic in Contemporary American Literature, Routledge, New York, 2008.
- Parrish, Timothy, ed., The Cambridge Companion to Philip Roth, Cambridge University Press, Cambridge, 2007.
- Podhoretz, Norman, "The Adventures of Philip Roth," Commentary (October 1998), reprinted as "Philip Roth, Then and Now" in The Norman Podhoretz Reader, 2004.
- Posnock, Ross, Philip Roth's Rude Truth: The Art of Immaturity, Princeton University Press, Princeton, New Jersey, 2006.
- Royal, Derek Parker, Philip Roth: New Perspectives on an American Author, Praeger Publishers, Santa Barbara, CA, 2005.
- Safer, Elaine B., Mocking the Age: The Later Novels of Philip Roth (SUNY Series in Modern Jewish Literature and Culture), SUNY Press, Albany, NY, 2006.
- Searles, George J., ed., Conversations With Philip Roth, University of Mississippi Press, Jackson, Mississippi, 1992.
- Searles, George J., The Fiction of Philip Roth and John Updike, Southern Illinois University Press, Carbondale, Illinois, 1984.
- Shostak, Debra B., Philip Roth: Countertexts, Counterlives, University of South Carolina Press, Columbia, SC, 2004.
- Simic, Charles, "The Nicest Boy in the World," The New York Review of Books, Vol. LV, No. 15, 9 October 2008.
- Wöltje, Wiebke-Maria, My finger on the pulse of the nation. Intellektuelle Protagonisten im Romanwerk Philip Roths (Mosaic, 26), Trier: WVT, 2006.
Philip Rothen lanak euskaraz
- Suminez (Indignation). Itzultzailea: Nagore Tolosa. Meetttok, 2009.
- Nemesis (Nemesis). Itzultzailea: Beñat Sarasola. Meetttok, 2011.
Kanpo loturak
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Philip Roth |
Dokumentazioa
Elkarrizketak
- (Ingelesez) Roth interview - NPR's "Fresh Air", 2005eko iraila
- (Ingelesez) Roth interview - The Guardian, 2005eko abendua
- (Ingelesez) Roth interview - Open Source
- (Alemanez) Roth interview - Der Spiegel, 2008ko otsaila
Erreferentziak
- U.S. Department of State, U.S. Life, "American Prose, 1945–1990: Realism and Experimentation"
- Nemesis nik idatzitako azken liburua izango da.
- Alberto Barandiaranek, Berria egunkarian argitaratutako artikulu batean, horren berri eman zuen 2012ko azaroaren 23an: «Fikzioa amaitu da niretako, erabakita daukat. Ez dut gehiago irakurri nahi, ez dut gehiago idatzi nahi, ez dut gehiago hitz egin nahi. Bizitza eman diot eleberriari: ikertu dut, irakatsi dut, idatzi dut, irakurri dut. Ia besterik ez dut egin. Nahikoa da! Dagoeneko ez dut sentitzen idaztearekiko izan dudan fanatismoa batere»... «Idaztea erratuta egotea da. Zirriborroetan uzten ditugu gure ahalegin huts guztiak idatzita. Ez dut indarrik porrotari aurre egiteko, idaztea horixe baita, zapuztuta egotea: beti hitz okerra idazten, esaldi okerra idazten, historia okerra idazten. Etengabe huts eginez eta etengabe porrot eginez» Fanatismoa, porrota
- Lubasch, Arnold H. "Philip Roth Shakes Weequahic High", The New York Times, 1969ko otsailaren 28koa.
- Roth, Philip. The Facts: A Novelist's Autobiography. New York, 1988.
- Rachelle Thackray, Roth takes novel revenge on ex-wife Claire Bloom, The Independent, 1998ko urriaren 11.