Philip de Koninck
Philip Koninck (Amsterdam, 1619ko azaroaren 5a, Amsterdam, 1688ko urriaren 4a) barroko garaiko holandar margolaria izan zen.
Philip de Koninck | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amsterdam, 1619ko azaroaren 5a |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Amsterdam, 1688ko urriaren 4a (68 urte) |
Familia | |
Aita | Aert de Koninck |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | nederlandera |
Irakaslea(k) | Rembrandt |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Rotterdam eta Amsterdam |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Biografia
Aert de Koninck urregilearen semea. Anaia nagusiarekin batera 1637 urtetik 1640 urte ingurura arte pintura ikasketak hartu zituen. Negozioetan arrakasta izan zuenez 1676 urtean margotzeari utzi zion.
Antza, Rembrandten ikasle izan zen; izan ere bere eragina nabaria da bere lan gehienetan. Erretratu batzuk egin bazituen ere, bere lana batez ere paisaia motakoa da. Paisaia hauek nahiko eguzkitsuak izan ohi dira, ikuspuntu garaia eta zeruak lanaren zati handi bat hartzen dutelarik.
Berak egindako hainbat lan, Rembrandti oker atxikitu zaizkio eta, are gehiago, ziurrenik bere lehengusua izan zen Salomon Konincki (1609-1656), azken hau, Rembrandten ikaslea ere.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz): Konincken margolanak Thyssen-Bornemisza Museoan.
- (Ingelesez): Allen Memorial Arte Museoan.
- (Ingelesez): Margolanen zerrenda.