Philibert de l'Orme
Philibert de l'Orme (filibɛːʁ dəlɔʁm ahoskatua; Lyon, c. 1514 - Paris, 1570eko urtarrilaren 8a) arkitekto frantsesa izan zen. Frantziako Errenazimentuko arkitekto nagusietako bat izan zen. Lyonen eta Erroman egin zituen ikasketak. Hornidura klasikoan erritmoaren zentzua sartu zuen. Katalina Medicik aginduta Tulleriasko jauregiaren egitasmoa egin zuen 1564. urtean. Arkitekto honen obrarik gehienak suntsitu egin dira. Zutik diraute Bullioud egoitzak (Lyon, 1536), 1547 eta 1555 bitartean Diana Poitierskoarentzat eraikitako Aneteko gazteluko zenbait atalek (kapera, ataria) eta Frantzisko I.aren hilobiak (Saint-Denis basilika). Arkitekturari buruzko hainbat lan idatzi zuen: Ondo eta merke eraikitzeko teknika berriak (1561), Lehen arkitektura liburukia (1567).
Philibert de l'Orme | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Lyon, 1514 (egutegi gregorianoa) | ||||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||||
Heriotza | Marseilla, 1570eko urtarrilaren 8a (egutegi gregorianoa) (55/56 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | arkitektoa eta military engineer (en) | ||||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Philibert de l'Orme |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |