Philanthropin
Philanthropin edo Philanthropinum filantropismoaren printzipioen arabera irakasten zuen eskolen izena izan zen. Bertan, filantropian, arrazoiean, berdintasunean, naturaltasunean eta zoriontasunean oinarritutako pedagogia bultzatzen zen.
Historia
Filantropiaren idealetan oinarritutako lehen hezkuntza eta prestakuntza institutua 1774ean Dessaun sortu zen, Johann Bernhard Basedow (1724-1790) teologo, pedagogo erreformista eta filantropoaren eskutik. "Philanthropinum Dessau" izenekoa beste antzeko ikastetxe askoren eredua izan zen, baita 1793an itxi ostean ere.
Philanthropin motako ikastetxerik handiena Frankfurtekoa izan zen, une batzuetan 1000 ikasle baino gehiago izatera iritsi zena. Komunitate juduarena izanik, 1942an naziek itxi zuten eta 1949an berrireki zen; gaur egunean ere martxan dago.
Filantropismoaren printzipioetan oinarritutako eskola esanguratsuak
Sorrera | Izena | Kokapena | Zuzendari sortzailea | Amaiera | Oharrak |
---|---|---|---|---|---|
1773 | Colmarreko Eskola Militarra | Colmar, Alsazia, Frantzia | Gottlieb Konrad Pfeffel (1736-1809) |
1792 | Eskola militar hau urtebete geroago sortutako Philanthropinum Dessau eskolaren ereduan oinarritzen zen. "Philantrophinum Colmar" izenez ere ezagutu zen. [1] |
1774 | Philanthropinum Dessau | Dessau , Saxonia-Anhalt | Johann Bernhard Basedow (1724-1790) |
1793 | Dessaukoa antzeko ikastetxe askoren "ama institutua" bihurtu zen. Gaur egun "Gymnasium Philanthropinum" deritzo eta bere leloa "Giza adiskidetasunaren eskola" da . |
1775 | Marschlins Gazteluko Philanthropinum | Landquart udalerria,Graubünden kantonamendua, Suitza | Karl Friedrich Bahrdt (1740-1792) |
1777 | Philanthropinum hau Johann Peter Nesemann- ek Haldenstein-en zuzendutako mintegitik sortu zen, baina 1777an porrot egin zuen, finantzatu ezinik. |
1777 | Philanthropin Heidesheim | Colgenstein-Heidesheim, Renania-Palatinatua |
Karl Friedrich Bahrdt | 1779 | Ikastetxea Worms elizbarrutiko apezpiku laguntzaile Franz Xaver Anton von Scheben-en salaketa baten ondorioz itxi zen, zuzendaria heresiarengatik kondenatu ostean.[2] |
1780 | Philanthropin Frankenthal | Frankenthal (Palatinatua), Renania-Palatinatua | Louise L'Écuyer († 1781) |
Nesken eskola. Gaur egun Frankenthal-en ari den "Karolinen-Gymnasium" Philanthropin honen oinordekotzat aurkezten da. | |
1784 | Philanthropin Schnepfenthal | Schnepfenthal, Turingia | Christian Gotthilf Salzmann (1744-1811) |
Gaurko "Schnepfenthaleko Salzmann Ikastetxea" Alemaniako azken Philanthropin gisa aurkezten da.[3] | |
1792 | Philanthropin Reichenau | Reichenau, Tamins udalerria, Graubünden kantonamendua, Suitza |
Johann Peter Nesemann (1724-1802) |
1798 | 1796tik aurrera Johann Peter Nesemann-ek institutua zuzendu zuen Heinrich Zschokke-rekin batera (1771-1848). 1793ko azarotik 1794ko ekainera arte, geroago Luis Filipe Frantziako azken erregea izango zenak "Monsieur Chabod" ezizenarekin bertan hezitzaile bezala lan egin zuen. |
1804 | Philanthropin Frankfurt am Main | Frankfurt am Main, Hesse | Michael Hess (1782-1860) |
Orain "I. E. Lichtigfeld Philanthropin Eskola“ izena du. | |
1804 | Philanthropin Vechelde | Vechelde, Behe Saxonia | Johann Peter Hundiker (1751-1836) | 1819 | Braunschweig-eko Dukerriaren gobernuak Vechelde gazteluaren eraikina berreskuratu zuenean itxi zen. |
Erreferentziak
- Schweizerischer Lehrerverein (Hrsg.): Schweizerische Pädagogische Zeitschrift. Band 23, Zürich 1913, S. 290.
- Gerhard Krause, Gerhard Müller: Theologische Realenzyklopädie. Band 5, Walter de Gruyter, Berlin 1980, S. 132, ISBN 3-11-007739-6
- «Die Salzmannschule in Schnepfenthal» web.archive.org 2011-03-09 (Noiz kontsultatua: 2021-06-14).