Phil Lynott
Philip Parris "Phil" Lynott (West Bromwich, 1949ko abuztuaren 20a - Salisbury, 1986ko urtarrilaren 4a) irlandar abeslari, musikari eta konposatzailea izan zen. Batez ere Thin Lizzy irlandar rock musika taldearen taldeburua eta sortzaileetako bat izateagatik ospetsua da.
Phil Lynott | |
---|---|
(1980) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Philip Parris Lynott |
Jaiotza | West Bromwich, 1949ko abuztuaren 20a |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | Salisbury, 1986ko urtarrilaren 4a (36 urte) |
Hobiratze lekua | St. Fintan's Cemetery, Sutton (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ama | Philomena Lynott |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | baxu-jotzailea, abeslaria, musikaria, piano-jotzailea, kantugilea eta gitarra-jotzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Thin Lizzy |
Genero artistikoa | rock |
Musika instrumentua | baxua gitarra ahotsa |
Diskoetxea | Warner Bros. Records |
Biografia
Ingalaterrako West Bromwich hirian jaio zen. Aita brasildarra zuen, aldiz bere ama, Philomena Lynot, irlandara zen, azken honen abizena bereganatu zuelarik. Bera jaio eta hiru astetara aitak ama laga zuenez, amak Ingalaterra utzi eta bere jaioterria zen Irlandara itzuli zen. Aipagarria da Philek bere aita 1970eko hamarkadaren amaiera arte ez zuela ezagutu. Lynott gazteak bere lehenbiziko urteak Manchester hiriko Moss Side auzoan igaro zituen, gerora Dublingo Crumlin auzoan bere amonaren etxebizitzan bizitzen jarri zelarik.
1960ko hamarkadan The Black Eagles taldean jotzen hasi zen. Ondoren, Brian Downey ezagutu eta berarekin batera 1969an Thin Lizzy taldea sortu zuen. Phil Lynott taldeko baxu-jotzaile, abeslari, konposatzaile eta taldeburua bilakatu zen.
Nahiz eta Thin Lizzy taldearekin mundu mailan arrakasta handia bereganatu izan, 1980an bakarkako ibilbideari ekin zion. Bestalde, urte horretan bertan, Caroline Crowtherekin ezkondu eta bi alaba izan zituzten: Sarah eta Cathleen.
Azkenik, 1983an Thin Lizzy taldea desegin egin zen. Halere, bere bakarkako lanarekin batera, gerora, bere taldekide ohiekin noizbehinkako musika emanaldiak eskeini ohi zituen.
Bere azken egunak alkohola eta drogen eraginpean igaro zituen. 1985eko abenduaren 25eko gauean heroina gaindosi baten ondorioz ospitalera eraman beharra izan zuten. Azkenik, 1986ko urtarrilaren 6an, 36 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz zendu zelarik.
2005. urtean Dublin hiriko Harry Street kalean, bere omenezko brontzezko estatua bat jendaurrean aurkeztu zen. Ekitaldi honetara bere ama eta taldekideak bertaratu ziren. Thin Lizzy taldeko bere taldekide ohiek bere omenez zuzeneko emanaldi bat eskaini zutelarik.
Iruditegia
- 1983, Manchester Apollo antzokia.
- Lynotten estatua, Dublingo Harry Street kalean dagoen Bruxelles tabernaren kanpoaldea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Phil Lynott |