Phi (estatistika)
Estatistikan, phi koefizientea 2x2 kontingentzia tauletarako erabiltzen den asoziazio neurria da. Khi-karratu estatistikoak independentzia eza edo asoziazioa khi-karratu independentziarako testaren bitartez erakutsi duenean bakarrik erabili beharko litzateke.
Honela kalkulatzen da, ondorengo taulak erakusten dituen maiztasunetarako, khi-karratu estatistikotik abiatuz ere kalkula daitekeela, N lagin tamainaa edo barne gelaxka guztietako maiztasunen batura izanik:
A=0 | A=1 | |
B=0 | a | b |
B=1 | c | d |
Phi koefizienteak har dezakeen baliorik handiena 1 da, asoziazio maximoa denean. Asoziaziorik eza dagoenean, 0 balioa hartuko du. 1etik zenbat eta gertuago, asoziazio maila hainbat eta sendoagoa da.
Phi Pearsonen korrelazio koefiziente linealaren karratua da, froga daitekeenez, aldagai balio bezala 0 eta 1 hartuz, taulan azaltzen den bezala, a, b, c, d izanik, 0-0, 0-1, 1-0, 1-1 datu bikotearen maiztasunak hurrenez hurren. Korrelazio koefizientearen balio absolutua 1 edo txikiago denez, phi korrelazio koefizientearen berdina edo txikiagoa izango da. Hau dela eta, phi asoziazio maila gutxiesten duela baieztatu izan da.