Petxora
Petxora[1] (errusieraz: Печо́ра; komieraz: Печӧра; nenetseraz: Санэроˮ яха) ipar-mendebaldeko Errusiako ibaia da, Komi errepublika eta Nenetsia barruti autonomoa zeharkatzen dituena.
- Artikulu hau Errusiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Petxora (argipena)».
Petxora Печо́ра (ru) Печӧра (km) Санэроˮ яха (nn) | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.809 km |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 62°12′06″N 59°25′55″E |
Estatu burujabe | ![]() |
Errusiako oblastak | ![]() |
Autonomous okrug of Russia | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 322.000 km² |
Ur-emaria | 4.100 m³/s |
Iturburua | Uralak |
Bokalea () | Petxora itsasoa |
Geografia
Komiko hego-ekialdeko muturreko Ural mendietan du iturburua, Koyp menditik hurbil. Iparralderantz eta ipar-mendebalderantz jotzen du, Troitsko-Petxorsk, Vuktyl, Petxora eta Narian-Mar zeharkatuz. Barents itsasoan isurtzen du ura. Delta handi bat eratzen du bokalean. 1.809 kilometro luze da eta 322.000 kilometro koadro hartzen ditu ibai arroak.
Hidrometria
Petxoraren emaria 1916-1998 bitartean neurtua izan da Oksinon, delta baino 20 kilometro gorago. Ibaiak 312.000 kilometro koadroko eremua drainatua du gune horretan, arro osoaren % 97. Urteko batez besteko emaria 4.379 m³ segundoko da. Emari handiena ekainean du (16.223 m³/s), eta txikiena martxoan (750 m³/s).[2]
Petxoraren batez besteko emariak (m³/s), Oksinon neurtuak
Datuak: 1916-1998 bitartean
![](../I/6b3d9f022aadaa9b3505c65fe306e22b.png.webp)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-4-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- Pechora At Oksino. r-arcticnet.sr.unh.edu (Noiz kontsultatua: 2018-4-5).