Petunia

Petunia belar-landare apaingarrien generoa bati (Petunia generoa) ematen zaio izena da, lore moreak, arrosak edo zuriak izaten dituena. 14 bat landare-espezie biltzen dira genero honen barruan. Hego Amerikakoak dira guztiak.

Petunia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaSolanales
FamiliaSolanaceae
Generoa Petunia

XVII. mendearen hasieran bi petunia-espezie sartu ziren Europan: Petunia axillaris eta Petunia violacea batez ere. Lore zurikoa zen lehenengoa, eta lore gorrixkakoa bigarrena. Horien gurutzaketaz sortuak dira gaur Europan ezagutzen diren beste petunia-barietateak. Oso preziatuak dira lore apaingarri gisa.

Morfologia

Zurtoin iletsua, arrautza edo bihotz-itxurako hostoak, txiki samarrak eta txandaka kokatuak, eta bost hostoko lore ikusgarriak dituzte, malbaren antzekoak. Fruitua kusku egiturakoa dute, hazi asko dituena.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.