Pettarra

Pettarra ([pecara]) Zuberoako eskualdea da, herrialdearen iparraldean. Uhaitzandi ibaiaren behe-isuriaren ibarrak osatzen du lurraldea.

Eskualdearen kokapena Zuberoan

7.620 biztanle zituen 2018an.

Geografia

Mugakideak

Fisionomia

Basabürüa ez bezala, Pettarra ez dago mendi handiz edota orografia malkartsuz osaturik, muino txikiagoz baizik. Hortik datorkio izena: Pettarra = Beheretarra.

Laborantzarako lur egokiagoak dira; hegoalderagokoak, aldiz, artzaintzarako erabiltzen dira. Eskualdean zenbait baso ere daude.

Udalerriak

Eskualdea ondoko udalerriek osatzen dute:


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.