Petru Rocca

Petru Rocca (1887ko irailaren 28, Vico 1966ko ekainaren 7, Vico), idazle eta nazionalista korsikarra izan zen.

Petru Rocca
Bizitza
JaiotzaVico, 1887ko irailaren 28a
Herrialdea Korsika
HeriotzaVico, 1966ko ekainaren 7a (78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
korsikera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Amuvra, Petru Roccaren aldizkaria.

A Tramuntana astekariarekin kolaboratu zuen. Lehen Mundu Gerran parte hartzera deitua izan zen 1914an. Frontean zegoela El pato de la ciénaga idatzi zuen. Hainbat alditan zauritu zuten, eta Ofizial eta Ohorezko Legioko Zalduna izendatu zuten.

1920ko maiatzaren 15a geroztik A Muvra aldizkarian idazten hasi zen. Horrela, argitaratzaile egin zen Ajaccion . 1922ko amaieraren eta 1923ko hasieraren artean Partitu Corsu d'Azione (Ekintzako Alderdi Korsikarra) Partito Sardo d'Azionen (Ekintzako Alderdi Sardiniarra) oinarrituz.

Autonomista izatetik italianista izatera pasa zen. Gainera, alderdiak Partitu Corsu Autonomista (Alderdi Autonomista Korsikarra) izena hartu zuen 1926an ala 1927an. Rocca adibide katalanak eta irlandarrak goraipatzen zituen.

1920ko hamarkadan, Bretainiako, Flandesko, Alsaziako eta Euskal Herriko talde autonomistekin harremanak izan zituen. Peuples et frontières aldizkariaren Korsikari buruzko atalaz arduratu zen 1936a geroztik. Aldizkaria Bigarren Mundu Gerra baino lehenago zeuden Alderdi Autonomista faxisten atala zen. Hori dela eta, Olier Mordrel, Jean-Marie Gantois eta Hermann Bickler nazismoarekin loturiko buruzagi autonomistekin harremanak izan zituen.

1935an, bere burua independentista jo zuen. Italiak korsikarrak bultzatzen hasi zen eta hango poetak Italiara joateko gonbidatuak izan ziren. Hala ere, nahiz eta hizkuntzalari italiarrek Italiaren aldeko aldarrikapena sustatu nahi zuten, Roccak toscanera eta korsikera italiera ez zen hizkuntz komun batetik zetorrela defendatu zuen.

1938an, Ohorezko Legioko Zalduna titulua kendu zioten. A Muvra aldizkaria artikulu antisemita eta antimasoiak argitaratzen hasi zen. 1939an, justiziarekin arazoak izan ondoren, aldizkaria debekatu zuten.

Frantziak, Mussoliniren Italiaren irredentismoari beldurra zioenez, A Muvra itxi zuen. Autonomistak irredentistekin bat egin baitzuten. Porrot eginda zegoela, hamabost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten 1946an.

1953an, korsikera defendatzeko akademia bat sortu zuen.

Lanak

  • Les corses devant l’anthropologie, Gamber, 1913
  • Pruverbii, massime è detti corsi, 1921
  • A pignatta, cumedia di Plautu, 1924
  • Storia populare di Corsica, 1930
  • Una Vittoria Autonomista. L'Assemblea di i Stati Generali di Corsica, 1934
  • Quaderni di u Cursismu, 1935
  • Parlà d'Aghjacciu, puesii, 1955
  • Tempi è tempi, 1963

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.