Petrozavodsk
Petrozavodsk[1] (errusieraz: Петрозаводск; karelieraz/bepsaeraz/finlandieraz: Petroskoi; bepsaeraz ere Zavod) Errusiako ipar-mendebaldeko hiria da, Kareliako Errepublikako hiriburua. Onega aintzirako mendebaldeko ertzean dago. 2010ean 261.987 biztanle zituen[2].
Petrozavodsk Петрозаводск | |||
---|---|---|---|
hiri handia | |||
Fitxategi:Petrozavodsk collage.jpg | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errusia | ||
Errepublika | Karelia | ||
Alkatea | Inna Kolykhmatova (en) | ||
Izen ofiziala | Петрозаводск | ||
Jatorrizko izena | Петрозаводск | ||
Posta kodea | 185000–185036 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 61°47′N 34°21′E | ||
Azalera | 135 km² | ||
Altuera | 33 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 278.551 (2017) 0 (2017) | ||
Dentsitatea | 2.063,34 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1703 | ||
Telefono aurrizkia | 8142 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Neubrandenburg, Ejmiatsin, Varkaus (en) , Arroxela, Duluth (Minnesota), Tübingen, Mo i Rana (en) , Umeå udalerria, Brest, Alytus, Joensuu, Narva, Mykolaiv eta Surgut | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera | ||
http://www.petrozavodsk.ru/ |
Ekonomia
Eskualde aberatsa da burdina- eta egur-ustiapenetan. Lantegi nagusiek makineria, altzariak eta papera ekoizten dute.
Historia
Petrozavodsk hiria Petri I.a Errusiakoaren aginduz sortu zuten 1703. urtean, arma-fabrika handi bati hornitzeko burdinolak bertan kokatzeko. 1717. urterako Kareliako asentamendu handiena zen: 3.500 biztanle inguru zeuden, egurrezko gotorlekua eraikita zeukaten, azoka zuten estalpean, eta tsarraren eta agintarien jauregiak ere bazeuden. Hiriko monumentu ezagunena San Pedro eta San Pauloren egurrezko eliza izan zen: 1772. urtean berreraiki zuten, eta 1789. urtean berriro berritu zuten; 1924. urteko sute batean suntsituta geratu zen.
Klima
Köppen klima sailkapenaren arabera, Petrozavodsken klima kontinental azpiartikoa (Dfc) dago, Itsaso Baltikoaren eraginez asko leundutakoa bada ere. Neguak luzeak eta hotzak dira, baina kokapena kontuan hartuz gero, oso leunak dira. Udak, ostera, laburrak eta epelak dira.
Datu klimatikoak (Petrozavodsk) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 5.4 | 7.3 | 15.5 | 24.2 | 29.6 | 31.9 | 33.9 | 32.4 | 28.5 | 21.3 | 11.1 | 9.4 | 33.9 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | −6.4 | −5.9 | −0.3 | 6.5 | 13.6 | 18.4 | 21.5 | 18.6 | 13.1 | 6.4 | −0.5 | −4.3 | 6.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | −9.3 | −9.1 | −3.7 | 2.3 | 8.7 | 13.7 | 17.0 | 14.5 | 9.5 | 3.8 | −2.8 | −7.0 | 3.13 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −12.6 | −12.3 | −7.0 | −1.6 | 3.9 | 9.0 | 12.5 | 10.7 | 6.3 | 1.4 | −5.2 | −9.9 | −0.40 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −41.6 | −39.3 | −30.0 | −19.3 | −9.8 | −2.6 | −0.1 | −1.7 | −5.0 | −13.4 | −27.5 | −36.8 | −41.6 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 36 | 26 | 32 | 30 | 48 | 64 | 82 | 82 | 60 | 59 | 50 | 42 | 611 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 4 | 4 | 6 | 11 | 16 | 18 | 18 | 18 | 20 | 19 | 11 | 6 | 151 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 26 | 24 | 20 | 10 | 3 | 0.3 | 0 | 0 | 1 | 8 | 20 | 27 | 139.3 |
Eguzki orduak | 27.9 | 70.0 | 117.8 | 177.0 | 263.5 | 282.0 | 288.3 | 217.0 | 126.0 | 65.1 | 24.0 | 9.3 | 1667.9 |
Iturria (1): Погода и Климат (Weather and Climate)[3] | |||||||||||||
Iturria (2): [4] |
Senidetutako hiriak
- Alytus, Lituania
- Brest, Bielorrusia
- Duluth (Minnesota), Ameriketako Estatu Batuak
- Joensuu, Finlandia
- La Rochelle, Frantzia, 1973. urtetik
- Neustrelitz, Alemania
- Neubrandenburg, Alemania
- Nyborg, Danimarka
- Ōhara, Japonia
- Podolsk, Errusia
- Portomaggiore, Italia
- Mo i Rana, Norvegia
- Tübingen, Alemania
- Umeå, Suedia
- Varkaus, Finlandia