Petro Poroxenko

Petro Oleksiovytx Poroxenko (ukraineraz: Петро́ Олексі́йович Пороше́нко; Bolhrad, 1965eko irailaren 26a) ukrainar enpresaburu eta politikaria da. 2014ko ekainaren 7tik 2019ko maiatzaren 20ra arte Ukrainako presidentea izan zen.[1]

Petro Poroxenko

Ahotsa
Ukrainako diputatua

2019ko abuztuaren 29a -
Hautetsia: 9th Verkhovna Rada (en) Itzuli

Ukrainako Presidentea

2014ko ekainaren 7a - 2019ko maiatzaren 20a
Oleksandr Turchynov (en) Itzuli - Volodymyr Zelensky
Hautetsia: 2014 Ukrainian presidential election (en) Itzuli
Ukrainako diputatua

2012ko abenduaren 12a - 2014ko ekainaren 3a
Barrutia: Electoral district #12 (en) Itzuli
Hautetsia: 7th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Ukrainian Minister of Foreign Affairs (en) Itzuli

2009ko urriaren 9a - 2010eko martxoaren 11
Volodymyr Khandohiy (en) Itzuli - Kostyantyn Gryshchenko (en) Itzuli
Ukrainako diputatua

2006ko maiatzaren 25a - 2007ko ekainaren 15a
Hautetsia: 5th Verkhovna Rada (en) Itzuli
Secretary of National Security and Defense Council of Ukraine (en) Itzuli

2005eko otsailaren 8a - 2005eko irailaren 8a
Volodymyr Radchenko (en) Itzuli - Anatoliy Kinakh (en) Itzuli
Ukrainako diputatua

2002ko maiatzaren 14a - 2005eko irailaren 8a
Hautetsia: 4th Verkhovna Rada (en) Itzuli

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

2001eko urtarrilaren 22a - 2005eko azaroaren 25a
Ukrainako diputatua

1998ko maiatzaren 12a - 2002ko maiatzaren 14a
Hautetsia: 3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Oposizioaren buruzagia

Bizitza
JaiotzaBolhrad (en) Itzuli, 1965eko irailaren 26a (58 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna  (1965eko irailaren 26a -  1991)
 Ukraina  (1991 -
BizilekuaKiev
Familia
AitaOleksij Poroschenko
AmaYevheniia Poroshenko
Ezkontidea(k)Maryna Poroshenko  (1984 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaInstitute of International Relations of Taras Shevchenko National University of Kyiv (en) Itzuli
(1982 - 1989) Bachelor of Economics (en) Itzuli : nazioarteko zuzenbide, nazioarteko harremanak
Hezkuntza-mailaPhD in Law (en) Itzuli
Hizkuntzakukrainera
errusiera
ingelesa
errumaniera
Moldaviera
bulgariera
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua, politikaria, diplomazialaria, ekonomialaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
Kidetza9th Verkhovna Rada (en) Itzuli
7th Verkhovna Rada (en) Itzuli
5th Verkhovna Rada (en) Itzuli
4th Verkhovna Rada (en) Itzuli
3rd Verkhovna Rada (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Graduasupreme commander (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakDonbasseko gerra (2014)
Errusia-Ukraina gerra (2022)
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaUkrainian Orthodox Church (en) Itzuli
kristautasun ortodoxoa
Ukrainako Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Our Ukraine (en) Itzuli
Social Democratic Party of Ukraine (united) (en) Itzuli
Eskualdeen Alderdia
European Solidarity (en) Itzuli

IMDB: nm6362104 Facebook: petroporoshenko Twitter: poroshenko Instagram: poroshenkopetro Telegram: PresidentPoroshenko VK: poroshenko.petro Youtube: UCKIqlWsrSsBUR5Nrpj7CRdw Flickr: poroshenkopetro Edit the value on Wikidata

Bizitza

Petro Poroxenko 1965ean jaio zen, Odesako oblasteko Bolhrad herrian[2], baina Vinnytsia hirian hazi zen. 1982-1989 bitartean, Nazioarteko Harremanak eta Nazioarteko Zuzenbidea ikasi zituen Kievko estatu-unibertsitatean[3]. Perestroika garaiko liberalizazioaz baliatu zen kakaoaren negozioan sartzeko, eta aberastasun handia bildu zuen gozogintzaren industriarekin. Hori dela eta, Txokolate erregea ezizena eman zitzaion[2]. Izan ere, Roshen, haren enpresa-taldea, gozogintzaren arloko liderra da Ekialdeko Europako zenbait herrialdeetan[2]. Horrezaz gain, automobilgintza, ontzigintza eta hedabide enpresak ere ditu[3]. Forbes aldizkariaren arabera, 1.300 milioi dolarreko dirutza dauka[4].

1998an Verkhovna Radako aulkia lortu zuen[5] Garai hartan, Leonid Kutxma presidenteari sustengua ematen zion Ukrainako Alderdi Sozial Demokratako (ukraineraz: Соцiал-демократична партiя України) kidea zen. 2000. urtean Solidaritate (ukraineraz: Солідарність, translit.: Solidarnist) alderdia eratu zuen, eta urte berean Eskualdeen Alderdiaren (ukraineraz: Партія регіонів, translit.: Partiya regioniv) sortzaileetako bat izan zen. Urte haietan Mykola Azarovekin elkarlanean aritu zen[3].

2001ean, ordea, Eskualdeen Alderdia utzi eta oposizioan zegoen Viktor Justxenkoren Gure Ukraina (ukraineraz: Наша Україна) koalizioarekin bat egin zuen. 2002ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Radako aulkia erdietsi zuen. 2004ko presidentetzarako hauteskundeetan Justxenkoren kanpainako buruordea eta babesle nagusia izan zen[3]. Hauteskundeen ostean piztu zen Viktor Janukovitxen aurkako Iraultza Laranjaren mezenas nagusitzat hartzen da. Izan ere, bere jabetza den 5 Kanala (ukraineraz: 5 канал) telebista katea garrantzi handiko arma izan zen matxinadan[6]. Justxenko presidente bilakatu zenean, Poroxenko Segurtasun Nazional eta Defentsa Kontseiluko idazkari izendatu zuten, baina 2005eko irailean kargugabetua izan zen, ustelkeriaz akusaturik[3].

2006an Radako aulkia atxiki zuen arren, ondoko urtean hauteskundeak errepikatu behar izan ziren eta bera ez zen aurkeztu. 2009-2010 bitartean Kanpo Harremanetarako ministroa izan zen Justxenkoren gobernuan[7]. Kargu horretatik Ukraina NATOn sartzearen aldeko jarrera erakutsi zuen[8]. 2012ko martxotik abendura, berriz, Garapen Ekonomiko eta Merkataritza ministroa izan zen Viktor Janukovitxen gobernuan[9]. 2013ko azaroan sortu zen Euromaidan izeneko protestaldi europazalearen alde agertu zen, eta ekonomikoki babestu zuen[3]. Protestaldien ondorioz, 2014ko otsailean Ukrainako parlamentuak Viktor Janukovitx presidente kargutik kendu eta hauteskunde aurreratuak deitu zituen[10].

2014ko maiatzaren 25ean egin ziren presidentetzarako hauteskundeetan nagusitu zen, bozen %57 lortuta. Bigarren bozkatuena Julia Timoxenko lehen ministro ohia izan zen, %12,39arekin. Poroxenkok guztira bozen %50 baino gehiago bildu zituenez, ez zen beharrezkoa izan bigarren itzulia egitea.[11]

Erreferentziak

  1. Petro Poroxenko Ukrainako presidente berria da dagoeneko, eitb.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua
  2. Torre, Marina, Petro Porochenko, le ″roi du chocolat″, favori des élections présidentielles en Ukraine, latribune.fr, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  3. Olszanski, Tadeusz A., Wierzbowska-Miazga, Agata, Poroshenko, President of Ukraine, osw.waw.pl, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  4. The World's Billionaires: Petro Poroshenko, forbes.com, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  5. Ukrainako Presidentearen webgune ofiziala, president.gov.ua. 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  6. Rodriguez, Mikel, ″Txokolate erregea″, tronua zain, berria.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  7. Ukrainian president proposes Petro Poroshenko for foreign minister, en.interfax.com.ua
  8. Poroshenko: «Ukraine could join NATO in 1-2 years, with political, public will», kyivpost.com, 2014ko irailaren 17an kontsultatua.
  9. L'oligarque Porochenko favori de la présidentielle ukrainienne, lapresse.ca, 2014ko irailaren 17an kontsultatua.
  10. Velte, Samara, Viktor Janukovitx kargutik kentzea onartu du Ukrainako Parlamentuak, berria.eus, 2014ko irailaren 8an kontsultatua.
  11. Aranburu, Iera. Enpresari milioidun bat izango da Ukrainako presidente berria. argia.eus, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported (CC BY-SA 3.0) lizentziapean argitaratua (Noiz kontsultatua: 2014-9-8).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petro Poroxenko Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.