Petri Lopez Aiarakoa

Petri Lopez Aiarakoa[1] (Gasteiz?, XV. mendeaBurgos, 1524ko maiatzaren 16a) arabar aitoren seme eta politikaria izan zen.[2] Aguraingo konde, Ampudiako mariskal eta Aiara, Laudio, Artziniega, Urkabustaiz, Kuartango, Orozko, Gaubea, Morillas eta Urduñako jauna izan zen.

Petri Lopez Aiarakoa

Bizitza
JaiotzaGaztelako Koroa, ezezaguna
Herrialdea Gaztelako Koroa
HeriotzaBurgos, 1524ko maiatzaren 16a ( urte)
Heriotza modua: odolustea
LeinuaAiara
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta militarra
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakGaztelako Komunitateen Gerra

Biografia

Sakontzeko, irakurri: «Aguraingo kondearen altxamendua»

XVI. mendearen hasieran gatazka gogorrak izan zituen Arabako Ermandadearekin, probintziako ahaldun nagusiarekin — Diego Martinez de Alaba — eta Aguraingo hiribilduarekin. Lehen bi hauen boterea ahultzeko, bere feudoan jauntxoen aurkako jarrerekin amaitzeko eta, aldi berean, gainontzeko tokiko nobleziarekiko posizioa irabazteko interesak, 1520ko irailean, Gaztelako komuneroen lerroekin elkartzera eraman zuen, hauetatik kapitain jeneral titulua jaso zuelarik. 1521eko apirilean Miñaoko guduan menderatua izan ondoren, Portugalen erbesteratu zen. 1524an Burgosen agertu zen, errege-barkamena lortzeko itxaropenez, baina agintari judizialek espetxeratu eta gogor tratatu zuten. Odolustuta hil zen 1524ko maiatzaren 16an, justiziaren aurrean errukirik izan gabe.

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.