Petri I.a Errusiakoa
Petri Handia, Petri I.a Errusiakoa edo Piotr Alexeievitx Romanov (errusieraz: Пётр Алексе́евич, Пётр I, Pyotr I, edo Пётр Вели́кий, Piotr Veliki) (Mosku, 1672ko ekainaren 9a[1] – San Petersburgo, 1725eko otsailaren 8a[2]) 1682-1721 bitartean Errusiako tsarra eta 1721etik 1725ean hil zen arte Errusiako enperadorea izan zen.
Petri I.a Errusiakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1721eko azaroaren 2a - 1725eko otsailaren 8a ← baliorik ez - Katalina I.a Errusiakoa →
1682ko maiatzaren 7a - 1721eko azaroaren 2a ← Teodoro III.a Errusiakoa - baliorik ez → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Романов Пётр Алексеевич | ||||
Jaiotza | Mosku, 1672ko maiatzaren 30a (juliotar egutegia) | ||||
Herrialdea | Errusiar Tsarerria Errusiar Inperioa | ||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||
Heriotza | San Petersburgo, 1725eko urtarrilaren 28a (juliotar egutegia) (52 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Petersburgoko katedrala | ||||
Heriotza modua | : Gangrena gaseosoa | ||||
Familia | |||||
Aita | Alexis I.a Errusiakoa | ||||
Ama | Natalia Naryxkina | ||||
Ezkontidea(k) | Eudoxia Lopukhina (en) (1689ko otsailaren 6a - Katalina I.a Errusiakoa (1707ko azaroaren 8a - | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Romanov dinastia | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | errusiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | agintaria eta estatu-politikaria | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Frantziako Zientzien Akademia | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||
Alexis Mikhailovitx tsarraren semea eta Teodoro III.a anaiordearen ondorengoa izan zen. Errusiaren historiako agintaririk garrantzitsuenetariko bat izan zen. Erresuma modernizatzeko ahalegin handia egin zuen, zerga eta lurraldekotasun erreformetatik eguneroko ohituretara (mendebaldeko janzkera inposatu zuen, bizarra edukitzea debekatu...)
Bizitza
Alexis Mikhailovitx tsarraren semea zen. Bere anaia Ivan V.arekin batera gobernatu zuen aldi batez, baina 1696tik hil zen arte bera izan zen Errusiako tsar bakarra.
Europako kulturak eraginda, erreforma sakonak ezarri zituen administrazioan, ekonomian eta gizartean, Errusia modernizatu eta XVIII. mendeko Europako beste herrialdeekin parekatzearren. Helburu horrekin, 1697. eta 1698. urteetan Europako herrialde batzuk bisitatu zituen eta lurralde haietako aurrerapenak Errusiara eraman zituen. Estatuaren eta gudarosteen egitura errotik aldarazi zuen, eta tsarraren aginpidea indartu zuen aitoren semeen eta eliza ortodoxoaren kaltetan. Ekonomian esku hartu zuen, industria eta merkataritza indartu nahian; hala, tabakoa, gatza, potasa eta erretxina estatuaren monopolio bilakatu ziren. Zerga politikan hartu zituen neurriekin, ordea, herri xeheak lurjabeekiko zuen mendekotasuna areagotu zen, aitoren semeen esku utzi baitzuen zergak biltzea. 1703an, San Petersburgo sortu eta Errusiako hiriburu egin zuen.
Errusiako mugak zabaltzeko eta, batik bat, itsasorako irteerak segurtatzeko, gatazka asko izan zituen inguruko erreinuekin. 1695-1696 artean Otomandar Inperioaren aurka borrokatu zen; 1700-1721 bitartean, Suediaren aurka eta 1722tik 1723ra Persiaren aurka.
Beste alor askotan bezala, berrikuntza handiak sartu zituen Errusiako kulturan. Eslaviar alfabeto zaharraren ordez latinaren antzeko bat ezarri zuen 1708an, San Petersburgoko Zientzia Akademia sortu zuen 1724an, eta atzerriko liburuak itzultzeko laguntza handiak eman zituen.
Genealogia
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/04/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak