Petri Albretekoa
Petri Albretekoa (baita Petri Labritekoa edo Petri Nafarroakoa[1] ere; Lizarra, c. 1504-1567ko abuztuaren 28a) nafar elizgizon eta diplomatikoa izan zen, Commingesko apezpikua izandakoa.[2]
Petri Albretekoa | |||
---|---|---|---|
1561eko maiatzaren 9a - 1567 ← Carlo Carafa (en) - Charles III de Bourbon (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Comminges (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Lizarra, c. 1504 | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Nafarroa Garaia, 1567ko abuztuaren 28a (62/63 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Joanes III.a Nafarroakoa | ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Albreteko leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Biografia
Joanes III.a Nafarroakoa errege ezkontidearen eta Maria Ganuza lizartarraren seme naturala izan zen.[3]
1531n Valladoliden beneditar bilakatu zen.[4] San Pedro de Cardeña eta Sahagúngo monasterioetan ikasi zuen.[5]
1540 eta 1545 artean Valladoliden, Karlos Habsburgokoaren Gortean zegoela, Hernán Cortésen Akademian parte hartu zuen,[5] non Henrike II.a Nafarroakoaren aldeko negoziazio diplomatikoak izan zituen Erresuma berreskuratzeko asmotan.[5] Garai haietan seme natural bat izan zuen: Joan Basilio Albret eta Nafarroakoa deitua.[5]
1560an, Aulki Santuan nafar enbaxadore izanik, Antonio Borboikoa eta Joana III.a Nafarroakoa legezko errege-erreginen aitorpena lortu zuen. Karlos IX.a Frantziakoak Commingesko gotzain izendatu zuen.[6] Izendapen horri esker, Trentoko Kontzilioaren azken bileretara joan zen.[7] Bere azken urteak Lizarran eman zituen.[8]
Lanak
Eskuizkribuak:[9]
- Comentarios del cristianísimo rey de Francia Henrico 2o deste nombre, dictados por el reberendísimo en [christ]o padre don Pedro de Labrit y Navarra
- Diálogos de los grados de perfeción que a de tener el cortessano ecclesiástico que pretende ser Cardenal, e de la ynstitución e obligaciones de esta dignidad e de las buenas partes q[ue] ha de aber el que a ella fuere elegido, e de la perfeción e partes a que se obliga el Cardenal que aspira a la monarchía ecclesiástica. Dictados por el muy il[us]tre señor don Pedro Labrit de Nauarra...
- Diálogos del origen, autores e causas de las eregías de Francia e de la diversidad de sus herores, e de las guerras, muertes, pestilencia, hambre e açotes con que Dios los ha visitado
- Commentarios de Phelippe Segundo, rey de España
Argitaratuak:[9]
- Diálogos de la differencia del hablar al escreuir. Tolosa: Iacobo Colomerio.
- Diálogos de la eternidad del ánima. Tolosa: Iacobo Colomerio.
- Diálogos de barios asumtos Tolosa 1560
- Diálogos muy subtiles y notables Zaragoza: Juan Millán, 1567
Galduak:[9]
- Las cenas sorianas
- Trium foeminarum
Erreferentziak
- .
- Auñamendi Eusko Entziklopedia. Pedro Albret. .
- Gómez Ramos, Emiliano. (2004). Pedro de Navarra: estudio biobibliográfico. Recopilación de las obras manuscritas e impresas. Edición crítica y autoría de los diálogos de las herejías de Francia. in: Tesis Doctorales. 161 Almeríako Unibertsitatea, 18 or. ISBN 9788482407081..
- Goñi Gaztambide, José. (1990). «Pedro Labrit de Navarra, obispo de Comminges» Príncipe de Viana (190): 559. ISSN 0032-8472..
- Cabello Porras, Gregorio. (2008). «Pedro de Navarra: revisión de un humanista. Bibliografía repertoriada de los siglos XVI-XVII» Lectura y signo (Leóngo Unibertsitatea) (3): 67—68. ISSN 1885-8597..
- de Orreaga, Miguel. (2008). Amayur: los últimos nabarros. in: Serie de historia. Txalaparta, 78 or. ISBN 9788481365207..
- Ignacio López de Ayala, ed. El sacrosanto y ecuménico Concilio de Trento. Madril: Imprenta Real, XXXIV or..
- Díaz Díaz, Gonzalo. (1980). Hombres y documentos de la filosofía española. 1 CSIC Press, 119 or. ISBN 9788400047252..
- Cabello Martín, Mercedes. (2011). Los Commentarios de Phelippe Segundo de Pedro de Navarra: Descripción del manuscrito BH FG 1909. Pecia Complutense, 89—90 or..