Petre Roman
Petre Roman (Bukarest, Errumania, 1946ko uztailaren 22a -) errumaniar politikaria da.
Biografia
Ingeniaritza hidraulikoa ikasi zuen Bukaresten eta Okzitaniako Tolosan, eta Bukaresteko politeknikoko irakasle izan zen gero. Nazioaren Salbazio Fronteko kide izan zen 1989an Nicolae Ceaucescu aginpidetik egotzi ondoren, eta, 1990eko hauteskundeen ondoren, behin-behineko gobernuko Lehen ministro izendatu zuten. Baina meatzariek aurre egin zieten haren ekonomia-planei, eta kargua utzi behar izan zuen 1991n.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Petre Roman |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.