Petra Schelm
Petra Schelm (Hamburgo, Alemania, 1950eko abuztuaren 16a - Ibidem, 1971eko uztailaren 15a) Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen belaunaldiaren kidea izan zen eta poliziak hildako lehena. Horregatik, taldearen barruan, sinbolotzat hartu zuten.
Petra Schelm | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1950eko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Mendebaldeko Alemania |
Heriotza | Hanburgo, 1971ko uztailaren 15a (20 urte) |
Hobiratze lekua | In den Kisseln (en) |
Heriotza modua | giza hilketa: bala zauria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa |
Kidetza | Armada Gorriaren Frakzioa Außerparlamentarische Opposition (en) |
Biografia
Schelm Baader-Meinhof taldean sartu zen Manfred Grashof mutil-lagunarekin batera. Andreas Baader askatu ondoren (operazio horretan ez zuen parte hartu) Horst Mahlerren lehen taldean bidaiatu zuen, Jordaniarantz 1970eko maiatzean, gainerako bandarekin batera, Hiri Gerrillaren taktiketan, arma automatikoen maneiuan eta klandestinitatean entrenatzeko Palestina Askatzeko Erakundearen (PAE) gerrillarien trebakuntza-eremu batean.
Schelmek Alemaniako bankuei egindako hainbat erasotan eta Baader Meinhof egitura klandestinoaren eraikuntzan parte hartu zuen.
1971ko uztailaren 15an, Mendebaldeko Alemaniako Poliziak Petra Schelm gaztea tiroz hil zuen Hamburgon. Ulrike Meinhof eta Andreas Baader buru zituen Armada Gorriaren Frakzioa talde armatuko lehen hildakoa izan zen. Bere aurkako atxiloketa aginduaren ondorioz Polizia atzetik zuela izandako tiroketa batean hil zuten. Hogei urte zituen. Heriotzaren inguruko hipotesi desberdinak daude.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Denise Noe: "The Baader Meinhof Gang".