Petra Laborda Zuzuarregi

Petra Laborda Zuzuarregi (Hondarribia, Gipuzkoa, 1860ko ekainaren 29a - Ibidem, 1940) sukaldaria izan zen.[1]

Petra Laborda Zuzuarregi
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1860ko ekainaren 29a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia, 1940 (79/80 urte)
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Bizitza

Petra Laborda Zuzuarregi, ezkongabe zegoen eta lanbidez: etxekoandrea “sus labores”. Petraren gurasoak Marikinenea baserrian bizi izan ziren eta 5 seme-alaba izan zituzten. Baserriaren jabeak eta biztanleen datu ugariak baditugu, baita datu bitxia ere: historian zehar, gehienetan, alaben bidez egiten zen baserriaren eskualdatzea.

Sukaldari

Petra Laborda 18 urte bete arte baserrian bizi zen eta gero, Quirós familia udaltiarraren etxean bizi omen zen, familiaren sukaldaria izanez, Hondarribian eta Madrilen.

1929an gastronomiaren historian leku berezia merezi izan zuen Petrak liburu aipagarria idazteagatik. Hona liburuaren izenburu osoa: “La cocina práctica, por Petra Laborda, cocinera de la antigua condesa de Santiago.”

Sukaldaritza eskola bat ireki zuen eta gure herriko gazte asko pasa ziren bertatik. Garbi dago liburua ikasleen laguntza gisa idatzi zuela, hobeki jarrai ziezaioten ikastaldietan. Irakats helburuari atxikiz, liburuko azken orrialdeetan aipaturiko plateren konbinazio batzuk eskaintzen ditu, aldi berezietan hainbat menu prestatzeko: bazkari eta otordu normalak, eztaietakoak… Hona hemen Petrak proposatzen zuen otordu berezia: zopa italiarra, entremes ugariak, frejitu ugariak, menestra, konejo “girulet”, oilasko errea, lonbarda entsalada eta bildots errea. Postre moduan: mahats-pasa budina, bizkotxo genovesa, fruta eta gazta. Bustitzeko ardo ugariak eta txanpaina.

Liburuaren berrargitalpena

Arma Plaza Fundazioak, Hondarribiko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, Hazi Fundazioaren bitartez, Cocinando con Petra Laborda liburua berrargitaratu zuen joan den udan, jatorriz sukaldari hondarribiar honek 1929an La cocina práctica izenburupean sukaldaritzako errezeta-liburu xume baina mamitsu gisa argitaratua.[2]

Aitortzak

2022ko ekainean Hondarribiako plaza bati Petra Laborda Zuzuarregi izena jarri zioten, Emeki elkarteak bultzatuta. [3][4][5][6]

Erreferentziak

  1. Petra Laborda Zuzuarregi. .
  2. Ereño, Margari. (2023-01-24). «ARMA PLAZA Fundazioa subraya el papel de la mujer en la cocina vasca con la reedición ampliada del libro Cocinando con Petra Laborda» academiavascadegastronomia.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  3. Vasco, El Diario. (2022-06-20). «El callejero sigue poblándose con nombres de mujeres» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  4. SER, Cadena. (2021-05-18). «ARMA PLAZA Fundazioa reeditará un libro de cocina de 1929 de la hondarribiarra Petra Laborda» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  5. «Emakumeen izenak eta kale-izendegiaren eguneratzea» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).
  6. «Agustiña Genua y Petra Laborda tendrán sus plazas desde este sábado - Actualidad» Hondarribia (Noiz kontsultatua: 2024-03-06).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.