Petra Elser

Petra Elser (Frankfurt am Main, Alemania, 1963ko maiatzaren 26a) alemaniar itzultzailea eta gizarte-ekintzailea da.

Petra Elser

Bizitza
JaiotzaFrankfurt am Main, 1963ko maiatzaren 26a (60 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Lehen urteak

Petra Elser 1963ko maiatzaren 26an jaio zen, Frankfurten. Gaztetan Alemaniako 80ko hamarkadako ezker mugimenduetan ibili zen. Idazkari-ikasketak egin zituen sorterrian, eta 28 urterekin Madrila joan zen, gaztelania ikastera. Hiru urtez Espainiako hiriburuan bizi ostean, Juan Luis Agirre euskal herritarra ezagutu zuen, eta harekin batera Frantziako hegoaldean bizitzen jarri zen.

1996an, biak atxilotu zituzten, Elser eta Agirre, 18 hilabeteko semearekin batera. Elserri ETAren laguntzaile izatea egotzi zioten; Agirreri, berriz, ETAko militantea izatea. Elserrek sei urte egin zituen kartzelan, eta handik aterata Parisen bizi izan zen; nazioarteko enpresa batean jardun zuen, idazkari-lanetan. Urtebetegarrenera, berriz atxilotu zuten, eta Madrila estraditatu zuten. Espainian, bi urte gehiago egin zituen kartzelan. Espetxealdiak euskara ikasteko probestu zituen.

Itzultzailea

Aske geratu zenez geroztik, Elser Euskal Herrian bizi da. Azken urteetan, euskarazko literatura alemanera itzultzeko proiektu bat dauka esku artean. Horrez gain, Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da; lan-munduaren esparruko egitasmoen bidez, bai eta kulturaren eta kirolaren alorreko proiektuen eta hizkuntza-transmisioaren bidez, euskararen inguruan biltzen diren herritarren artean kohesioa areagotzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten dute.

Itzulpen-lanak

Petra Elserrek hainbat liburu itzuli ditu euskaratik alemanera:

Euskara eta etorkinen integrazioaren aldeko ekintzailea

Petra Elser (ezkerraldean) 2018an Eusko Ikaskuntzaren kongresuan.

Espetxealdian euskara ikas zuen eta geroztik euskararen militantea izan da. Banaiz Bagara taldeko dinamizatzailea eta zuzendaria da. Lan-munduaren esparruko egitasmoen bidez, bai eta kulturaren eta kirolaren alorreko proiektuen eta hizkuntza-transmisioaren bidez, euskararen inguruan biltzen diren herritarren artean kohesioa areagotzeko eta aukera-berdintasuna sustatzeko lan egiten dute.[1] [2][3]

Herriko elkarteak –dantza taldeak, kirol taldeak, abesbatzak, bertso-eskolak...- integrazioaren eragile aktiboak izatea sustatzen du. Elkarteen artean sentsibilizazio prozesu bat abiaraztearen alde lan egiten du, eta elkarrekin aztertu etorkinei ateak kontzienteki nola ireki.[4]

Combi izeneko proiektuan Europako hainbat hizkuntza gutxitutako komunitateak landu ditu (Frisia, Gales, Suedia, Finlandia, Sizilia eta Euskal Herria). Adinekoen zaintzan lan egiten duten etorkinen integrazioa eta jarduera horretarako hizkuntzaren irakaskuntza lortzen ari dira esperientzia eredugarri horretan.[5]

Erreferentziak

  1. Ansa, Mikel P.. (2015-08-23). «JOANEKO TXARTEL BAT PLUTONERA» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  2. Olaizola, Ane. «Bizitakoa, gizartean lagungarri» urolakosta.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  3. Elser, Petra. (2018-10-19). [http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/kongresua/gertakariak/euskararen-etorkizuneko-eszenarioak-elkarrekin-eraikitzen-e5-/gd-172/ «Etorkinak eta adineko pertsonen zaintza. Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen.»] www.eusko-ikaskuntza.org (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  4. Alberdi Estibaritz, Uxue. (2009-12-20). «Petra Elser. Kartzelako urteak nire biografiaren parte dira» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-11-07).
  5. «Petra Elser: “Ikusi dugu zein garrantzitsua den hizkuntza irakaskuntza/normalizazio arlokoak eta lan munduko arduradunak elkartzea” – UEU365» www.unibertsitatea.net (Noiz kontsultatua: 2018-11-08).

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.