Petit Casino (Donostia)

Petit Casino, edo Kasino txikia, Donostiako eraikin bat da, Parte Zaharreko Kale Nagusian dagoena. 1925eko uztailaren 10ean inauguratu zuten Kursaal Handia kasinoaren gerizpean.[1] Antzoki baten tankerako ekipamendua zen, eta aretoa txikia izanagatik, modako errebista ikuskizunak emateko asmoarekin jaio zen. 1940an, Serrano Súñerrek bultzatutako "hizkuntzaren garbiketarako" legearen ondorioz, Pequeño Casino gaztelerazko izena hartu zuen. 1984an eraikina eraldatu eta 3 zine areto egin zituzten, 173, 92 eta 205 ikusleentzako edukiera zutenak. Gaur egun, kasino bezala funtzionatzen du eta Kursaal Kasinoa deitzen da.

Petit Casino
Petit Casino, gaur egun Kursaal kasinoa.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′N 1°59′W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1925
Arkitektura


    Erreferentziak

    1. (Gaztelaniaz) Sada, Javier. (2011-05-15). «El Petit Casino» Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2016-02-04).


    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.