Petik gorako
Petik gorakoa[1] ahuspez hasten den kalisteniako ariketa da. Gorputza besoekin igo eta jaistean, petik gorakoek bularretako giharrak, trizepsak eta aurreko deltoideak trebatzen dituzte, beste zenbait giharrentzako onura osagarriekin. Petik gorakoak trebaketa atletikoan eta soin-heziketan egiten diren oinarrizko ariketa da, eta, eskuarki, gorputz-trebaketa militarrean. Horretaz gain, gudari- eta ikastetxe-kiroletan eta borroka-erti batzuetan zigortzeko erabili ohi dira.
Erreferentziak
- «pompe | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-17).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.