Peterlooko sarraskia

Peterlooko Sarraskia (ingelesez: Peterloo Massacre) 1819an, Manchesterreko Saint Peter ordokian gertatutako langile-protesta ezagun bat izan zen.

Peterlooko sarraskia
Irudia
Map
Motasarraski
Data1819ko abuztuaren 16a
KokalekuManchester
HerrialdeaErresuma Batua
Pertsona hilak15

XIX. mendearen hasierako britainiar langile-protestetan gertakari erabakigarrietako bat izan zen. Sindikatuak legeztatu baino lehenago gertatu zen. Hiri horretako Saint Peter ordokian 60.000–80.000 manifestari inguru bildu ziren, ordenan eta bakean, artoaren legea atzera bota zezatela eskatzeko, izatez langabezia eta gosea ohikoak izan ziren Napoleonen aurkako gerra amaitu eta hurrengo urteetan. Gudarosteak tiro egin zuen jendetzaren aurka, aurrez ohartarazi gabe. 15 hildako eta 400-700 zauritu inguru eragin zituzten. Errepresioaren ondorioz, biktimei elkartasuna adierazteko mugimendu bat sortu zen herrialde osoan. Biktimei "Peterlooko heroiak" esan zieten, urte batzuk lehenago Waterlooko guduan Napoleonen aurka lortutako garaipena gogora ekartzeko. Gertakari horrek langileriaren arazoei buruzko kontzientzia hartzen lagundu zion Britainia Handiko gizarteari.

Epe ertaineko ondorioak

Gizarte-giro horrek bultzatuta,langile-elkarteak legeztatu zituen Britainia Handiko gobernuak. Baina 1824ko legeak jarduera sindikal bizia (grebak, manifestazioak) piztu zuen. Parlamentuak lege berri bat onartu zuen 1825ean, horri erantzuteko; legeak, langileen ekintzak murrizteak gainera, boikot-ekintzak "Konspirazio Legea"ren barruan sartzen zituen. Lege horrek krimentzat jotzen zituen monarkiaren eta ordenaren aurkako ekintza guztiak. Hala, sindikatuak, beraiek eta grebak nahiz beste edozein presio-neurri legearen kontrakoak ziren, langile-elkarte batekoa izatea delitua ez zen arren.

Baina borrokarako gogo bizia ez zen eten. 1830etik aurrera, sindikatuen batasun handi bat osatzeko ahaleginak egin ziren. Sozialismo utopikoaren lehen ideologoetako bat Robert Owen izan zen, eta hari esker sortu zen batasuna. Hortik gutxira nekazaritzako zein industriako sindikatu bateratuak milioi erdi langile baino gehiago biltzera iritsi zen.

Zinema

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.