Peter Zumthor
Peter Zumthor (Basilea, 1943ko apirilaren 26a-) arkitekto suitzarra da. Bere lana soila eta eraikuntzaren diziplinan oinarritutakoa da; materialeen adierazkortasunarekin esperimentatzen du haren proiektu gehienetan. 1998an Mies Van der Rohe Saria irabazi zuen, Bregenzeko arte-museo berriaren diseinuagatik. 2009an Pritzker sari garrantzitsua eman zioten.
Peter Zumthor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Basilea, 1943ko apirilaren 26a (80 urte) |
Herrialdea | Suitza |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pratt Institute (en) |
Hizkuntzak | alemana ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, unibertsitateko irakaslea, zaharberritzailea eta diseinatzailea |
Lantokia(k) | Haldenstein |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea Municheko Teknologia Unibertsitatea Southern California Institute of Architecture (en) Università della Svizzera italiana (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Royal Academy of Arts Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Lan garrantzitsuak
- 1983 Churwaldengo oinarrizko eskola, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1983 Räth etxea, Haldenstein, Graubünden, Suitza.
- 1986 Erromatar hondakinak gordetzeko eraikina, Chur, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1986 Zumthorren estudioa, Haldenstein, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1989 San Benitoren kapera, Sumvitg, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1990 Chur-eko museoa, Chur, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1996 Valseko bainuetxea, Vals, Grisonia Kantoia, Suitza.
- 1997 Bregenzeko Arte-museoa, Bregenz, Vorarlberg, Austria.
- 1997-2000 Suitzako pabiloia 2000ko Expoan, Hannover, Alemania.
- 1997 Lichtforum Zumtobel Staff, Zürich, Suitza.
- 1997-2000 Kolumba elizbarruti museoa, Kolonia, Alemania.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.