Peter Roberts

Peter Roberts, eskoziarra odol-legez eta kultura-ikasbidez, 1952an jaio zen.

Peter Roberts
Bizitza
Jaiotza1952ko apirilaren 7a (71 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkatedraduna eta idazlea

1975an Donostia hartu zuen bizileku, eta hizkuntza irakasle aritu zen. Bazuen antzerkirako joera, baina, jakina, hizkuntzak erraztasunik eman ez, eta han hasi behar izan zuen imintzioka, ea keinu-hizkuntzaren bidez ulertzen zuten.

1979, bere konpainia sortu zuen, hitzik gabeko komunikazioak eskaintzen zituen aukerak ikertzeko.

Ez da geldirik egotekoa izan, eta batera ibili da antzerkigintzan eta irakasle-lanetan. Mimo-artea ondo ezagutzen zuenez, Mimo, el arte del silencio liburua idatzi zuen. 1983an argiratu zen eta bigarren edizioa 1991n.

Emaitza politak ekarri ditu irakaskuntzan. Badira urte batzuk Mimo Tailerra zuzentzen ari dela, eta hainbat ikastaro emana da, Hezkuntza eta Zientzia ministeritzak, British Council Institutek, Eusko Jaurlaritzak, unibertsitateek eta beste erakunde publiko batzuek antolaturik, antzezleentzat, irakasleentzat, ikasleentzat eta pantomima eta ilusioaren maitaleentzat.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.