Peter Nicolai Arbo

Peter Nicolai Arbo (1831ko ekainak 18-1892ko urriak 14) margolari norvegiarra izan zen. Norvegiako historiari eta eskandinaviar mitologiari buruzko margolanetan espezialdu zen.

Peter Nicolai Arbo

Bizitza
JaiotzaGulskogen (en) Itzuli, 1831ko ekainaren 18a
Herrialdea Norvegia
BizilekuaGulskogen Manor (en) Itzuli
HeriotzaChristiania, 1892ko urriaren 14a (61 urte)
Familia
AitaChristian Fredrik Arbo
Ezkontidea(k)Eliza Arbo  (1882 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknorvegiera
Irakaslea(k)Otto Mengelberg (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Discogs: 2235922 Edit the value on Wikidata

Biografia

Peter Nicolai Drammeneko Gulskogen auzoan hasi zen. Christian Friedrik Arbo eta Marie Christiane von Rosenen semea zen. Bere anaia Carl Oscar Eugene Arbo mediku militarra eta Norvegiar antropologia ikerketetako aitzindari bat izan zen.

Bere arte heziketa Kopenhageko Helsted's Drawing School marrazki eskolan hasi zuen 1851-1852 kurtsoan. Honen ondoren Düsseldorfeko arte akademian ikasi zuen. 1853 eta 1855 bitartean Düsseldorfeko margolaritza eskolako irakasle zen Karl Ferdinand Sohnekin ikasi zuen, eta 1857 eta 1858 bitartean J. E. Hunthenekin, animaliak eta guduak margotzen zituen margolaria zena. Düsseldorfen denbora batez C. Mengelberg historia margolariaren ikasle pribatua izan zen. Adolph Tidemandekin kontaktuan jarri zen eta Hans Guderen laguna izan zen, biak Düsseldorfeko arte akademiako irakasleak izan zirenak.

1861ean Arbo Norvegiara itzuli zen eta hurrengo urtean ikasketa bidaia batetara joan zen Gude eta Frederick Collettekin. 1863an Zaldi aldra mendi garaietan izeneko margolanaren lehen bertsioa margotu zuen, beranduago askotan erabili izan zuen gaia. Margolan honen 1889ko bertsioa Arte, Arkitektura eta Diseinuaren Museo Nazionalean dago (norvegieraz Nasjonalmuseet for kunst, arkitektur og design) Oslon, eta bere lanik garrantzitsuenetakotzat hartzen da.

Drammeneko museoa

Drammeneko museoa (norvegieraz Drammens museum for kunst og kulturhistorie) Drammen hiriaren bihotzean kokatua dago, Drammen ibaiaren hegoaldeko ibarrean. Azken urteetan hau Marienlyst bezala ezagutzen den lurjabe aberatsen etxe nazional dotoreen tokia da. Bertan erakusten diren gauzen artean Norvegiaren jatorri historiko eta kulturalari buruzko gauzak daude. Drammeneko museoa bost departamentutan banatua dago, horien artean Gulskagen Manor eta Peder Nicolai Arbo izeneko haurrentzako etxea. Gulskagen Manorreko gela ederretan margolari honen lanetako batzuk ikus daitezke.

Galeria

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Nicolai Arbo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.