Peter Lorre

Peter Lorre (Rosenberg, Austria-Hungariako Inperioa, egun Eslovakia; 1904ko ekainaren 26a - Hollywood, AEB; 1964ko martxoaren 23a), jatorri judu eta hungariarreko aktorea izan zen. Bere benetako izena László Löwenstein zen.

Peter Lorre

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLászló Löwenstein
JaiotzaRužomberok, 1904ko ekainaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Austria
 Weimarko Errepublika
HeriotzaLos Angeles, 1964ko martxoaren 23a (59 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Celia Lovsky  (1934 -  1945)
Kaaren Verne (en) Itzuli  (1945 -  1950)
Annemarie Brenning (en) Itzuli  (1953 -  1964)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
ingelesa
hungariera
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, karaktere aktorea, gidoilaria, antzerki aktorea, aktorea, errealizadorea eta telebista-aktorea
Altuera160 zentimetro
Lantokia(k)Viena
Enplegatzailea(k)Warner Bros.
Jasotako sariak
Genero artistikoabeldurrezko zinema
film dramatikoa
krimenezko filma
thrillerra
zientzia-fikziozko filma
Zinema beltza
film komikoa

IMDB: nm0000048 Allocine: 1365 Rottentomatoes: celebrity/peter_lorre Allmovie: p100174 TCM: 116448 TV.com: people/peter-lorre
Musicbrainz: 597bbcd0-8975-4123-a6f4-997f590f8d8b Discogs: 670227 Find a Grave: 643 Edit the value on Wikidata

Biografia

Alemaneraz hezi zuten eta txikia zela familiak Vienara jo zuen. Aitak aginduta-edo bankari izateko ikasi zuen, eta horretan jardun sasoi batean, lanetik bota zuten arte. Antzerkiari ekingo dio, inprobisazioaren bidetiko eskola batean izena emanaz; psikoanalisiaren gaineko interesa ere garai horretan ernatu zitzaion, bizitza osoan kezka izango duen diziplina. Zuzendu zuen film bakarra horren adierazgarri da: "Der Verlorene".

Bizpahiru urtean hainbat antzokitan ibiliko da aktore, Breslau, Zurich edo Vienan; 1929an Bertold Brechtek Mann ist Mann lanerako Berlinera ekarri zuen. Georg Büchner eta Frank Wedekind idazleen lanak ere taularatu zituen edota Brecht eta Kurt Weill musikagileak elkar batera sortutako Happy End lana. Fritz Lang zinema zuzendariak antzokian ikusi zuen eta M (1931) filmerako hautatu.

Naziek 1933an Alemanian boterea eskuratutakoan, erbestera bidea egin zuen Lorrek, aurrena Parisera eta hurrena Londresera. Han Alfred Hitchcockek aukera eman zion gaiztoarena egiteko The Man Who Knew Too Much, 1934ko filmean.

Aldi baterako Hollywoodera jo zuen eta eskainitako pertsonaiak molde jakinekoak ziren, atzerritar zein bilau gaiztoak. Horra 1935ean filmatutako Mad Love, edota pertsonaia baten gainean eginiko seriea, Mr. Moto, John P. Marquand idazleak sorturiko detektibe japoniarraren gainekoa. Arrakasta nahikoa izan zuen ekoizpen honek, eta Lorre ezagun bihurtu zuen. Gaixotasunak jota ezin ekin izan zion 1939an Son of Frankenstein filmari eta bete behar zuen lana Basil Rathbonek osatu zuen. Hurrengo urtean, Bela Lugosi eta Boris Karloff aktoreekin batera You'll Find Out pelikulan hartu zuen parte. Arian-arian Lorre, Warner Bros. produkzio-etxeko lanetan agertzeari esker, gero eta famatuagoa zen. Jarraiko bi urteetan oso film ezagunetan ikusiko dugu: The Maltese Falcon ("Maltar Belatza", 1941) eta Casablanca (1942) dira lan horiek. 1941ean Amerikako Estatu Batuetako hiritartasuna bere egin zuen.

Bigarren Mundu Gerra amaituta, Lorreren agerpenak bakanagoak dira eta irratian jarduten du gehienbat. 1951an Alemanian da film bat idatzi, zuzendu eta antzezteko: Der Verlorene. Kritikak lan bikaintzat jo zuen. 1954an Jules Verneren eleberrian oinarritutako Walt Disneyren 20,000 leagues under the sea ekoizpenean hartu zuen parte, Kirk Douglas eta James Mason aktoreen ondoan. 1960ko hamarkadaren hasieran Roger Corman zinemagilearen aurrekontu txikiko baina harrera ona izan zuten hainbat lanetan aritu zen, tartean The Raven filma dagoelarik.

59 urte zituenean istripu zerebrobaskularra jasan zuen eta horren ondorioz hil.

Filmagintza hautatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Lorre Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.