Peter Hacks
Peter Hacks (Wrocław, 1928ko martxoaren 21a - Berlin, Alemania, 2003ko abuztuaren 28a) alemaniar idazlea izan zen, jatorriz eslovakiarra.
Peter Hacks | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wrocław, 1928ko martxoaren 21a |
Herrialdea | Alemania Alemaniako Errepublika Demokratikoa |
Heriotza | Groß Machnow (en) , 2003ko abuztuaren 28a (75 urte) |
Hobiratze lekua | Berlin |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Anna Elisabeth Wiede (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Municheko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Arthur Kutscher (en) Hans Heinrich Borcherdt (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea eta poeta |
Enplegatzailea(k) | Berliner Ensemble (1955 - 1960) Deutsches Theater (en) (1960 - 1963) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | PEN Centre Germany (en) Berlingo Arteen Akademia |
Izengoitia(k) | Saul O’Hara |
| |
Biografia
Ekialdeko Berlinera alde egin zuen 1955ean, eta Bertolt Brechten Berliner Ensemble taldera bildu zen; gerora, (1960-1963) Deutsches Theater-en ibili zen.
1963an, antzerkia utzi eta literaturan murgildu zen erabat. Nabarmena da haren obretan, lehenbizikoetan batik bat, Brechten eragina, gero harekiko lotura hautsi bazuen ere.
Hasieran, gai historikoko komediak idatzi zituen, ikuspegi marxistatik azalduak: Eröffnung des indischen Zeitalters (1955, Indiako aroaren hastapena); Die Schlacht bei Lobositz (1958, Lobositzeko gudua); Der Müller von Sanssouci (1958, Sanssouciko errotaria); eta errealismo sozialistaren mugak gainditzen ahalegindu zen, klasizismo sozialistaren bila ekinez.
Aipagarriak ditu honako beste obra hauek ere: Volksbuch von Herzog Ernst (1957, Ernst kondearen liburu herrikoia) eta Historien und Romanzen (1986, Istorioak eta erromantzeak).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Hacks |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.