Peter Falk

Peter Michael Falk (New York, 1927ko irailaren 16a - Beverly Hills, Kalifornia, 2011ko ekainaren 23a) estatubatuar aktorea zen. Columbo detektibe itxuraz axolakabea eta zarpaila baina izatez buruargia antzezteagatik ospetsua izan zen, bereziki. Aho ertzetik hitz egiteko duen modua eta hiru urte zituela begi bat galdu izanak utzi zion begirada bitxia haren itxuraren ezaugarri bistakoenak ziren.

Peter Falk

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Michael Falk
JaiotzaNew York eta Manhattan, 1927ko irailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaBeverly Hills, 2011ko ekainaren 23a (83 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Alzheimerra
Familia
Ezkontidea(k)Shera Danese  (1977 -  2011)
Hezkuntza
HeziketaHamilton College (en) Itzuli
Syracuseko unibertsitatea
Maxwell School of Citizenship and Public Affairs (en) Itzuli
New School (en) Itzuli
Ossining High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Eva Le Gallienne
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea, aktorea, zinema ekoizlea, errealizadorea, gidoilaria, ahots-aktorea eta telebista-ekoizlea
Lantokia(k)Ameriketako Estatu Batuak
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

web.archive.org…
IMDB: nm0000393 Allocine: 3043 Rottentomatoes: celebrity/peter_falk Allmovie: p22575 123907 TV.com: people/peter-falk IBDB: 40121
Musicbrainz: 9125dc93-7e2e-4e4c-bca7-8bc5172cf892 Find a Grave: 71906173 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Gizarte Ikerketetan lizentziatu zen 1951n, eta bi urte geroago administrazio publikoko masterra egin zuen Siracusako Unibertsitatean. Connecticut estatuko gobernurako lan egin zuen, 1955ean aktore bihurtzea erabaki zuen arte. New Yorkeko antzokietan hasi zuen aktore karrera, eta 1956an The Iceman Cometh tragedia antzeztu zuen. Aurrerago Broadwayko The Prisoner of Second Avenue komediako protagonista izan zen, 1971n. Falkek 1958an egin zuen zinemarako lehen filma: Wind Across the Everglades. Film ezagunak ditu, halaber: Murder Inc. (1960), Pocketful of Miracles (1961), It's a Mad, Mad, Mad, Mad World (1963), The Great Race (1965), Castle Keep (1969), Mikey and Nicky (1976), The Cheap Detective (1978), All the Marbles (1981), The Princess Bride (1987) eta Tune In Tomorrow (1990).

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Falk Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.