Peter Cushing
Peter Cushing (Kenley, Surrey, 1913ko maiatzaren 26a - Canterbury, Kent, 1994ko abuztuaren 11) britainiar antzezlea izan zen.
Peter Cushing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Peter Wilton Cushing |
Jaiotza | Kenley (en) , 1913ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Bizilekua | Dulwich (en) Purley (en) Hollywood Kenley (en) Whitstable (en) |
Heriotza | Canterbury, 1994ko abuztuaren 11 (81 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guildhall School of Music and Drama (en) Shoreham College (en) Purley High School for Boys (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, esploratzailea, margolaria, karaktere aktorea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Antzerkian, telebistan eta zineman lan egin zuen, beldurrezko filmetan bereziki, sarritan Christoper Leeren aurkari gisa. Londresko hainbat antzerki-konpainiatan ibili ondoren (Laurence Olivierrekin, besteak beste), Hollywoodera jo zuen 1939an, eta han egin zituen Burdinazko maskara (1939) eta Ikasleak Oxforden (1940) filmak. 1940ko hamarkadan antzerkira itzuli zen, eta 1954an George Orwellen 1984 eleberriko protagonistarena egin zuen telebistarako. Hurrengo urteetan film asko egin zituen Hammer Films estudioetarako, eta horiek ezagutarazi zuten mundu osoan: Frankesteinen madarikazioa (1957), Dracula (1958), Baskervilletarren txakurra (1959) eta Izua doktorea (1965). Star Wars IV. Atala: Itxaropen Berria (1977) filmean ere lan egin zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Peter Cushing |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.