Peter C. Doherty

Peter C. Doherty (Brisbane, 1940ko urriaren 15a) australiar zientzialaria da. Albaitari-ikasketak egin zituen Queenslandeko Unibertsitatean. 1963-1967 urte-bitartean Animalia Ikerkuntzarako Institutuan lan egin zuen, Australiako gobernuarentzat, unibertsitate-eskolak ordaintzeko. Bien bitartean, australiar Nobel saridun Macfarlane Burneten lanari esker immunologiarekin zaletu zen, eta Australiako gobernuarentzako lanak bukatu orduko, ardien garuneko birus-infekzioei buruzko doktore-tesia prestatu zuen Edinburgoko Unibertsitatean, Eskozian. 1972an Australiara itzuli zen, Australiako Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza Ikerkuntzako John Curtin Eskolako ikerkuntza-zuzendari gisa. Han egin zituen Nobel sariaren merezidun egin zuten ikerkuntzak. Rolf Zinkernagel zientzialari suitzarrarekin batera, T zelulen jarduera ezagutzeko saioak egin zituzten saguekin, zelula horiek birusak kutsatutako zelulak hiltzeko gaitasuna dutelako. 1975-1982 bitartean Wistar Institutuko irakasle izan zen, Filadelfian, eta Australian Medikuntza Ikerkuntzako John Curtin Eskolako Patologia Esperimentalaren sailburu gisa lan egin ondoren zenbait urtez, Estatu Batuetara itzuli zen 1988an, Memphisera, haurrentzako St. Jude ikerkuntza-erietxeko Immunologia Saileko zuzendari gisa. 1983an Paul Ehrlich saria irabazi zuen, Alemanian, 1986an Nazioarteko Gairdner Fundazioaren saria, eta 1995ean Medikuntza Ikerkuntzako Albert Lasker saria.

Peter C. Doherty

Bizitza
JaiotzaBrisbane, 1940ko urriaren 15a (83 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaEdinburgheko Unibertsitatea
Queenslandeko Unibertsitatea
Indooroopilly State High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakimmunologoa, albaitaria eta katedraduna
Enplegatzailea(k)Sussexko Unibertsitatea
Tennesseeko Unibertsitatea
Melbourneko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Society
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Australian Academy of Science (en) Itzuli
Zientzien Errusiar Akademia
Académie Nationale de Médecine (en) Itzuli

peterdoherty.com.au
Twitter: ProfPCDoherty Edit the value on Wikidata

1996an Fisiologiako Nobel saria jaso zuen, Rolf Zinkernagelekin batera, hogeita hiru urte lehenago egindako aurkikuntzarengatik. Immunitate-sistemak birusak kutsatutako zelulak nola ezagutzen dituen aurkitzeagatik eman zioten saria. Garrantzi handiko aurkikuntza izan zen hura minbiziaren eta beste eritasun larri batzuen aurkako borrokan.

Erdi-autobiografikoa den liburu bat idatzi zuen, The Beginner's Guide to Winning the Nobel Prize; Melbournen argitaratu zen 2005ean.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian


    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.