Peter Abrahams

Peter Abrahams (Vrededorp, Hegoafrika, 1919ko martxoaren 3a - Saint Andrew Parish, Jamaika, 2017ko urtarrilaren 18a) hegoafrikar eleberrigile eta kazetaria izan zen.

Peter Abrahams

erredaktoreburu

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPeter Henry Abrahams Deras
JaiotzaVrededorp, Gauteng (en) Itzuli, 1919ko martxoaren 3a
Herrialdea Hegoafrika
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSaint Andrew, 2017ko urtarrilaren 18a (97 urte) (97 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, kazetaria, erredaktoreburua, poeta, iritzi-kazetaria eta editore-laguntzailea
Lantokia(k)Johannesburg eta Polokwane
Enplegatzailea(k)Daily Worker (en) Itzuli
The Observer (en) Itzuli
New York Herald Tribune (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Discogs: 3999767 Edit the value on Wikidata

Biografia

Arraza-politika zela medio Hegoafrika utzi eta lehenik Ingalaterrara (1939) eta gero Jamaikara (1955) joan bazen ere, Afrika izan da beti Abrahamsen lanaren ardatza.

Abrahamsen lehen nobelak, Mine Boy (1946), haserre azaltzen ditu beltzek Hegoafrikako apartheidaren eraginez pairatzen dituzten estutasunak, eta amorru berbera agertzen da Dark Testament (1942) liburuan ere. Haren lanik ezagunena, ordea, Tell freedom (1954) autobiografia da; Abrahamsek Vrededorp udalerriko auzo pobreetan haurtzaroan bizi izandakoak islatzen dira liburu horretan.

Beste lan aipagarri batzuk: Song of the City (1945), The Path of Thunder (1948), A Wreath for Udomo (1956), Jamaica (1957), This Island Now (1966), The View from Coyaba (1985), The Black Experience in the 20th Century: An Autobiography and Meditation (2000).

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.