Peter, Paul and Mary

Peter, Paul and Mary (PP&M gisa ere ezagututa) Ameriketako Estatu batuetako folk-musika hirukote ospetsua izan zen. Taldekideak hauek ziren: Peter Yarrow, Paul Stookey eta Mary Travers. Haien arrakasta XX. mendeko 60. hamarkadan ezagutu zen nahi eta taldeak ibilbide oso luzea izan. Bere ibilbide mitikoan, hirukoteak bost Grammy sari irabazi zituen eta urrezko zortzi disko zein platinozko bost ere lortu zituen. Kultuzko taldea izan da.[1]

Peter, Paul and Mary

Bizitza
Jarduerak
Genero artistikoaherri-kanta
DiskoetxeaWarner Bros. Records

peterpaulandmary.com
IMDB: nm1356181 IBDB: 87716
Facebook: peterpaulandmary Spotify: 6yrBBtqX2gKCHCrZOYBDrB Last fm: Peter,+Paul+&+Mary Musicbrainz: 3d621c94-2356-4532-ad52-79e0ef73e20c Songkick: 106182 Discogs: 327360 Allmusic: mn0000274321 Deezer: 64410 Edit the value on Wikidata
Peter, Paul and Mary 1963an, Eskubide Zibilen Martxa Washingtonen.

Ibilbidea

1961n sortua, 1962an Peter & Mary bere lehen diskoarekin hasi zuen bere ibilbide musikala. Aurreko 60 hamarkadetan folk musikan aritu ziren Woody Guthrie edo Pete Seeger bezalako artistekin identifikatu zen hirukotea. Peter, Paul eta Mary eszenara iritsi zirenean, Amerikako gehienentzat, folka instrumentu akustikoak erabiltzen zituen pop musikaren deribatu gisa baino ez zen ikusten. Egoera historiko kritiko horretan, herrialdea McCarthyren arotik errekuperatzen ari zela, Eskubide Zibilen Mugimenduak forma hartu zuen, gerra hotzarekin eta aktibismoaren espiritu sortu berriarekin airean.[2] Taldearen abesti batzuk mugimenduaren benetako ereserkian bihurtu ziren, esaterako "In the Wind" edo "500 Miles Five Hundred Miles".

Amerikar folk talde bakar batek ere ez du Peter, Paul and Mary baino jarraitzaile leialago edo gehiago iraun, izan ere, inork baino kilometro gehiago eman dituzten haien biretan. Bere ibilbide mitikoan, hirukoteak bost Grammy sari irabazi zituen baita urrezko zortzi disko eta platinozko bost ere.

Diskografia

Albumak[3]

  • 1962: Peter, Paul and Mary
  • 1963: Moving
  • 1963: In the Wind
  • 1964: In Concert
  • 1965: A Song Will Rise
  • 1965: See What Tomorrow Brings
  • 1966: The Peter, Paul and Mary Album
  • 1967: Album 1700
  • 1967: In Japan
  • 1968: Late Again
  • 1969: Peter, Paul and Mommy
  • 1970: The Best of Peter, Paul and Mary: Ten Years Together
  • 1978: Reunion
  • 1983: Such Is Love
  • 1986: No Easy Walk To Freedom
  • 1988: A Holiday Celebration
  • 1990: Flowers & Stones
  • 1993: Peter, Paul and Mommy, Too
  • 1995: Once Upon The Time
  • 1995: PPM& (Lifelines)
  • 1996: Lifelines Live
  • 1998: Around the Campfire
  • 1998: The Collection
  • 1999: Songs of Conscience and Concern
  • 2000: Don't Laugh at Me
  • 2004: Carry It On
  • 2004: In These Times
  • 2005: The Very Best of Peter, Paul & Mary
  • 2005: Platinum Collection
  • 2006: Weave Me the Sunshine
  • 2008: The Solo Recordings (1971-1972)

Bideografia

  • 1986: Peter, Paul & Mary 25th Anniversary Concert
  • 1988: Peter, Paul & Mary Holiday Concert
  • 1993: Peter, Paul & Mommy, Too
  • 1996: Peter, Paul & Mary: Lifelines Live
  • 2004: Peter, Paul & Mary: Carry It On — A Musical Legacy

Filmak

  • 1988: Peter, Paul & Mary: The Holiday Concert.
  • 2000: Meet the Parents.
  • 2002: Confessions of a Dangerous Mind (2002).
  • 2018: First Man.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.