Pete T. Cenarrusa
Pete T. Cenarrusa (Carey, Idaho, Ameriketako Estatu Batuak, 1917ko abenduaren 16a - Boise, 2013ko irailaren 29a) euskal jatorriko estatubatuar politikaria izan zen, Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarrekoa. Bere aitaren deitura, Zenarruzabeitia, ingelesera egokitu zuen eta AEBko ohiturei jarraiki ez zuen bere bigarren deitura, Gardoki, erabiltzen. Euskalduna zen, eta 1967tik 2003 arte Idahoko Estatu Idazkaria izan zen; urte hartan, Ben Ysursak ordeztu zuen[1], 2002ko martxoan, Boiseko alkate David H. Bieterrekin batera, Idahoko Memoriala izenekoa bultzatu zuen, Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidearen aldeko memoriala. Estatuko Ordezkarien Ganberak eta Senatuak memoriala onartu zuten.
Pete T. Cenarrusa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1967ko maiatzaren 1a - 2003ko urtarrilaren 6a ← Edson H. Deal (en) - Ben Ysursa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Pete Thomas Cenarrusa | ||||
Jaiotza | Carey (Idaho), 1917ko abenduaren 16a | ||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||
Talde etnikoa | euskalduna | ||||
Heriotza | Boise, 2013ko irailaren 29a (95 urte) | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia | ||||
Familia | |||||
Aita | José María Cenarruzabeitia Muguira | ||||
Ama | Ramona Gardoqui Bilbao | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Idahoko Unibertsitatea | ||||
Hizkuntzak | ingelesa euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria, militarra eta armada | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza | ||||
Gradua | major (en) kapitain | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||||
Erreferentziak
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.