Peso mexikar

Artikulu hau Mexikako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Peso».

Peso mexikar
Ezaugarriak
HerrialdeaMexiko
Nongo eskumenaMexiko
JaulkitzaileaBank of Mexico (en) Itzuli
Ikurra$
Historia
Hasiera1993ko urtarrilaren 1a
Ordezkatzen duMexican peso (en) Itzuli

Peso mexikarra[1], (gaztelaniaz: Peso mexicano), Mexikoko Estatu Batuetan zirkulazioan dagoen dibisa da. Bere ISO 4217 kodea MXN da eta bere sinboloa $[2][3]. Peso mexikar banako baten ehunena zentabo deitzen da eta peso bakoitza 100 zentaboz osatuta dago. 

Historia

"$" ikurra hartu zuen munduko lehenengo diruak, mexikar pesoa izan zen, estatubatuar dolarra baino lehenago. Azken honek, gerora bere erabilera propiorako onartu zuen.[4]

1993ko hasieran debaluazioa jasan zuen eta peso berriak hiru 0 kendu zizkion aurreko pesoari.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-29).
  2. (Ingelesez) XE - The World's Trusted Currency Authority. (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
  3. (Gaztelaniaz) Banco de México. (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).
  4. (Ingelesez) «"Origin of Dollar Sign Is Traced To Mexico."» Popular Science (Google Books. Bonnier Corporation.) (116): 59. 1930eko otsaila (Noiz kontsultatua: 2017-06-19).

Kanpo estekak

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.