Pescara jauregia

Pescara edo Pescara familiaren jauregia Valentzian, 1893an eraikitako jauregia da. Estilo ikuspuntutik neobarroko eklektiko batean sailkatu daiteke. Gaur egun banketxe baten egoitza da.

Pescara jauregia
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaValentziako probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakValentziako eskualdea
UdalerriaValentzia
Koordenatuak39°28′17″N 0°22′19″W
Map
Historia eta erabilera
JabeaBankinter
Arkitektura
ArkitektoaPeregrín Mustieles Cano (en) Itzuli
EstiloaQ56378393 Itzuli

    Historia

    Peregrín Mustieles Cano arkitekto valentziarrak eraiki zuen, neobarroko estilo eklektikoan. Ángeles Grau Tamariten enkargua izan zen, bere familiaren etxea izateko. 1906an, atzealdean, kristalezko galeria egin zen, modernismo valentziarrean ohikoa zena; galeria horien jatorria Ameriketatik etorritako indianoen eraginan bilatu behar da. 1931 arte jendea bizi izan zen jauregian. Espainiako Gerra Zibilan Errepublikaren zerbitzuek erabili zuten.[1] 1974an Bankinter banketxeak erosi zuen, zaharberrituz, banketxe horren Valentziako Erkidegoaren haien egoitza nagusia izateko. Berrikuntzen proiektua Rafael Moneo eta Ramón Bescós arkitektoek eraman zuten.[2]

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.