Pertz

Pertza[1], halaber galdara, pazia edo panderoa (Ipar.), egosteko-eta erabiltzen den ontzia da, euskarri bakarra eta mugikorra duena, bereziki, laratzean zintzilikatzen dena.

Pertza laratzetik dilindan, Gurbrüko (Berna kantonamendua, Suitza) XVIII. mendeko sukalde batean

Janaria egosi edo su motelean sukaldatzeko erabiltzen da, adibidez, eltzekariak edo zopak prestatzeko.

Antzinako Erroman, batzuetan tortura gisa erabiltzen zen, biktima olio edo bike beroz beteriko pertz handi batean sartuz.

Erreferentziak

  1. «Pertz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2023-06-08.)

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.